Politika -

Lekualdaketa

Jon Gurutze Maiza eta Alberto Ilundain presoak Lannemezanera hurbildu ditu Frantziak

Euskal Herritik gertu dauden espetxeetara dagoeneko zazpi preso hurbildu dituzte azken asteetan. Azken biak Saint Maur kartzelan zeuden zigorra betetzen.

Lannemezango espetxea (Frantzia). Irudia: EiTB
Lannemezango espetxea (Frantzia). Irudia: EiTB
Lannemezango espetxea (Frantzia). Irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAko presoak Lannemezango kartzelara eraman dituzte Frantziako espetxeetako arduradunek. Horrela, Euskal Herritik gertu dauden espetxeetara dagoeneko zazpi preso hurbildu dituzte azken asteetan.

Etxerat Euskal Preso eta Iheslarien Senide eta Lagunen Elkarteak jakitera eman duenez, bi presoak Saint Maur kartzelan zeuden zigorra betetzen, mugatik 680 kilometrora.

Maizari zortzi urteko espetxe-zigorra ezarri zioten 2012an, ETAko talde logistikoaren kide izateagatik. Aldez aurretik, Frantzian beste hiru zigor ezarri zizkioten; 17, 9 eta 7 urtekoak, hurrenez hurren.

 

Dagoeneko Jon Gurutze Maiza, Alberto Ilundain, Zigor Garro, Julen Mendizabal, Josu Urbieta, Raul Aduna eta Jon Salaberria hurbildu dituzte

 

Bestalde, Alberto Ilundaini 18 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten 2005ean; 2001ean, Grenoblen, 1.650 kilo dinamita lapurtzeagatik.

Maizaren eta Ilundainen lekualdaketarekin, dagoeneko ETAko zazpi preso hurbildu dituzte azken asteetan, Euskal Herritik gertu dauden kartzelatara.

Iragan otsailean Zigor Garro eta Julen Mendizabal presoak Mont de Marsango espetxera eraman zituen Frantziako Exekutiboak. Bete beharreko baldintzen artean, banan-banan eskatu, zigorraren azken zatian diren eta odolik gabeko delituak egin dituzten presoak hurbilduko zituztela iragarri zuen Eliseok.

Ondoren, martxoaren 9an Josu Urbieta, Raul Aduna eta Jon Salaberria ETAko presoak kartzela berdinera hurbildu zituzten Frantziako espetxeetako agintariek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Presoak argazkiak Frantzia bideoak Euskadi Ta Askatasuna albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Frantziako Gobernua