Politika -

EPAITEGIAK

Gorenak bertan behera utzi du Igeldoren desanexioari buruzko galdeketa

Epaitegiak ebatzi duenez, udalerrien mugak aldatzeko galdeketak deitzeko eskumena Udalei dagokie eta ez Diputazioei.

Igeldo. Artxiboko argazkia: EFE
Igeldo. Artxiboko argazkia: EFE
Igeldo. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Aretoak baliogabetu egin du Gipuzkoako Diputazioko Gobernu Kontseiluak 2013ko irailaren 24an hartutako erabakia. Akordio horren baitan deitu zuen Igeldo Donostiatik bereizi ala ez erabakitzeko 2013ko azaroaren 10eko galdeketa. Epaitegiak ebatzi duenez, udalerrien mugak aldatu ala ez erabakitzeko galdeketak deitzeko eskumena Udalei dagokie eta ez Diputazioei.

Gorenaren ebazpenaren arabera, galdeketa horri estaldura eman zion 1/2010 Foru Legea ezin da udalerrietako mugak aldatzeko prozeduretan aplikatu, besteak beste, 2/2003 Foru Legeak dagoeneko arautzen duela iritzita.

Goi tribunalak neurri batean aintzat hartu du Estatuko Abokatutzak EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiaren kontra jarritako helegitea. Epaian irakur daitekeenez, udalerrien mugak aldatzeko prozedurei buruzko galdeketak deitzeko eskumena Udalei dagokie eta ez Foru Aldundiei.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak 1/2010 Foru Legearen (parte-hartzeari buruzkoa) eta 2/2003 Foru Legearen (Gipuzkoako udalerrien mugei buruzkoa) babesean deitu zuen Igeldoren desanexioari buruzko galdeketa, igeldoarren iritzia ezagutzeko.

Diputazioak galdeketa egiteko erabakia hartu zuenean Donostiako Udalean zabalik zegoen jada Igeldoren desanexioari buruzko prozeduraren tramitazioa.

Igeldoren desanexioari buruzko herri-galdeketan botoa eman zuten igeldoarren % 61,38k alde bozkatu zuten, eta % 36,73k, berriz, kontra. Beraz, gehiengo zabala Donostiatik bereizi eta herri izatearen alde agertu zen.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala albisteak Politika albisteak Donostia Gipuzkoa Auzitegi Gorena Albisteak Gaur Eguneko albisteak