Politika -
Presoak
PPk protesta egin du Zunbeltz Larreari Durangon egindako harreran
ETAren biktimen argazkiak eskuan zituztela, PPko zenbait kide Zunbeltz Larrea preso ohiari harrera egiteko bildu diren herritarren aurrean jarri dira.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Euskadiko PPko buruzagiek elkarretaratzea egin dute Durangon, Zunbeltz Larrea preso ohiari antolatutako harrera-ekitaldian. ETAk Bizkaiko udalerri horretan hildako pertsonen argazkiak eraman dituzte eskuan.
Tartean izan da Amaya Fernandez Euskadiko PPko idazkari nagusia. Larrea noiz agertu zain zeuden herritarren aurrean izan dira eta tentsio une batzuk izan dira.
Larrea azaldu denean, argazkiak erakutsi dizkiote, baina honek bere bidean aurrera jarraitu du eta herritarrek txalo artean hartu dute.
Larrea gaur utzi dute libre, 15 urteko kartzela-zigorra bete ostean. Gauean beste harrera-ekitaldi bat izango du Ondarroan.