Politika -
PRESOAK
Zunbeltz Larrea preso ondarroarra aske gelditu da
Castelloko kartzelatik irten da goizean, espetxean 15 urte egin ostean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Zunbeltz Larrea Azpiri presoa aske gelditu da gaur goizean espetxean 15 urte egin ostean, Etxerat presoen senideen elkarteak jakinarazi duenez. Arratsalderako, harrera ekitaldiak iragarri dituzte Durangon eta Ondarroan.
Goizeko lehen orduan atera da Castelloko kartzelatik, eta senide eta lagunak zituen zain atarian.
Auzitegi Nazionalak hamar urteko kartzela zigorra ezarri zion ETArekin kolaboratzea eta lehergai biltegia izatea leporatuta. Aurrez, hainbat aldiz atxilotu zuten, kale borroka egotzita.
Arratsaldean, ongietorria egingo diote Durangon (18:30) eta Ondarroan (20:30).
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea