Politika -

Bake-prozesua

Biktimei eta presoei buruzko jardunaldiak antolatu dituzte Baionan eta Biarritzen

Bakegileek eta Bake Bidea elkarteak antolatutako topaketak apirilaren 6an, 7an eta 8an izango dira, ETAren armagabetzearen lehen urteurrena dela eta.

Bakegileen eta Bake Bidearen agerraldia. Argazkia: EiTB
Bakegileen eta Bake Bidearen agerraldia. Argazkia: EiTB
Hainbat jardunaldi antolatu dituzte ETAren armagabetzearen urteurrenean

1:04

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datorren apirilaren 8an urtebete izango da ETA behin betiko armagabetu zela. Hori dela eta, Bakegileek eta Bake Bidea elkarteak biktimei eta presoei buruzko jardunaldiak antolatu dituzte apirilaren 6tik 8ra bitartean, Baionan eta Biarritzen.

Apirilaren 6an, Baionako Komertzio Ganberan, biktimen gaia aztertuko dute; apirilaren 7an, Biarritzen, presoen auziaz arituko dira; eta apirilaren 8an, Koldobika Jauregiren 'Aizkora eta arbola' obra inauguratuko dute Baionan.

Mixel Berhokoirigoin bakegileak esan du ETAk armak entregatu zituenetik bide "luzea eta zaila" ireki dela eta bide horretan "iraganeko inertziak" gainditzea ezinbestekoa izan dela.

Testuinguru horretan kokatu du azken asteetan Frantziako Estatuak bost euskal preso Mont-de-Marsan espetxera hurbildu izana. Hurbilketa gehiago izango direla erantsi du, baina xehetasun gehiagorik eman gabe.

Alabaina, azken urtean "berri txarrak" ere izan direla gogoratu du: Frantziak Jon Paroti baldintzapeko askatasuna ukatu izana edota Espainiako Gobernuak presoak Euskal Herrira hurbiltzea baztertu izana.

Nolanahi ere, eurak Frantziako Gobernuarekin elkarlanean jarraituko dutela esan du eta, hala eginez gero, azkenean, Espainiako Gobernuak berak ere jarrera aldatuko duela ziur agertu da.

Antzeko adierazpenak egin du Jean Rene Etchegaray Ipar Euskal Herriko Elkargoaren presidenteak. "Frantzia bezala, Espainia ere Europar Batasuneko kidea da eta, ondorioz, ez litzateke arraroa izango espetxe-politika aldatzea erabakitzea", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Presoak bideoak ETA albisteak Baionako argazkiak Biarritz albisteak Gaurko titularrak Bakea eta adiskidetzea Euskadin Terrorismoaren Biktimak