Politika -

HERIOTZA

Izko: 'Rey Urmenetaren heriotza ekidin zitekeen'

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako Mugimenduak gogor salatu du presoaren heriotza. 'Estatuak hil du' Xabier Rey Urmeneta, horren ustez, eta 'hilketa politikoa' dela esan du.

Xabier Rey Urmeneta, bigarrena ezkerretik, epaiketa batean. Argazkia: EiTB
Xabier Rey Urmeneta, bigarrena ezkerretik, epaiketa batean. Argazkia: EiTB
Xabier Rey Urmeneta, bigarrena ezkerretik, epaiketa batean. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadi Irratian egindako adierazpenetan, Amaia Izko Xabier Rey Urmeneta atzo espetxean hilda aurkitu zuten presoaren abokatuetako batek jakinarazi du presoaren familia Cadizen dagoela jada, autopsiaren emaitzen zain. Oraingoz, ez dakite gorpua noiz ekarriko duten Euskal Herrira.

Atzo hil zen Rey Urmeneta, Puerto III Cadizko espetxean, etxetik, Iruñetik, 1.000 kilometrora. Espainiako Gobernuko Espetxe Zuzendaritzaren arabera, bere buruaz beste egin zuela uste dute.

Izkok salatu duenez, Rey Urmeneta beti egon da erregimen itxian, "isolamendu moduko egoeran". "Xabierren egoera zen, baina baita euskal preso politiko askorena ere", zehaztu du. Abokatuaren arabera, bizitza bat galdu da, "ekidin zitekeen" arren, eta, hori dela eta, "amorru infinitua" sentitzen duela aitortu du.

'Estatuaren hilketa'

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako Mugimenduak gogor salatu du presoaren heriotza. "Estatuak hil du" Rey Urmeneta, horren ustez, eta "hilketa politikoa" dela esan du.

Agiri baten bidez, talde horrek nabarmendu du Puerto III espetxeko bizi baldintzak "gogorretan gogorrenak" direla, eta "muturreko baldintza gogorrak" dituelako dela ezaguna.

"Preso, erbesteratu edo deportatu politikoak" dauden bitartean Euskal Herrian ez dela bakerik izango esan du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak.

"Borrokarako deia" egin die herritarrei, "Euskal Herri askea" lortzeko.

Otegik, hausnarketarako deia

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaileak preso nafarraren heriotza deitoratu du, eta hausnarketarako deia egin die "elkarbizitza eraikitzeko esparrua lehia politikorako erabiltzen dutenei".

Txio baten bidez, bere doluminak helarazi dizkie Rey Urmenetaren gertukoei.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi berriak Iruñea Presoak bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea