Politika -

Epaiketa

'Altsasu kasuaren injustizia' salatzeko martxa Nafarroa erdialdera iritsi da

Tafallan hasi eta Lizarran amaitu da gaurko etapa. Artaxoa, Mendigorria, Gares, Mañeru, Zirauki, Lorca, Villatuerta herrietan barrena ibili dira parte hartzaileak.

Joan den astean abiatu zen martxaren lehen etapa
Joan den astean abiatu zen martxaren lehen etapa
Joan den astean abiatu zen martxaren lehen etapa

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Altsasuko herriaren Nafarroako itzuliaren" bigarren etapa Nafarroa erdialdeko hainbat herritan barrena ibili da larunbat honetan. Antolatzaileen arabera, 1.800 pertsonak egin dute bat ekimenarekin.

Lehen geldialdia Tafallan egin dute. Alkateak egin die harrera, eta auzipetutako gazteen familiak aurkeztu ditu. Ondoren, Tafallako dantzari talde batek aurreskua dantzatu dute, Baigorri abesbatzak lagunduta.

Familiartekoen izenean, auzipetuetako baten amak, Edurne Goikoetxeak, hitz egin du, jasotako "harrera beroa eta elkartasuna" eskertzeko eta kasuaren nondik norakoen berri emateko.

Ekitaldia amaitu ostean, kalejira egin dute, eta Tafallako zein Altsasuko dantzariek eta gaita-jotzaileek hartu dute parte. Antolakuntzak jakinarazi duenez, 500 pertsona izan dira.

Tafallatik Artaxoara abiatu dira, eta handik, honako herri hauetara joan dira: Mendigorria, Gares, Mañeru, Zirauki, Lorca, Villatuerta eta Lizarra.

Lizarran ere 500 bat lagun egon direla azaldu dute antolatzaileek. Herriko alkateak kezka agertu du prozesu horretan "oinarrizko eskubideak urratu" direlako. Goikoetxearen amak gaineratu duenez, "ezinezkoa da hainbeste bidegabekeria eta arbitrariotasun" jasatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa gaur Gaurko titularrak Tafalla albisteak Albisteak Protestak gaur Lizarra azken ordukoa Altsasu Gazteak gaur