Politika -

Eusko Legebiltzarra

Biktimei buruzko testua martxoaren 20an aurkeztuko dute Memoria Lantaldean

Horrez gain, espetxe-politikaz eztabaidatzen hastea adostu du Memoria eta Bizikidetza Lantaldeak.

Memoria eta Bizikidetza Lantaldearen bilera. Artxiboko argazkia: EiTB
Memoria eta Bizikidetza Lantaldearen bilera. Artxiboko argazkia: EiTB
Memoria eta Bizikidetza Lantaldearen bilera. Artxiboko argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ana Oregi Eusko Legebiltzarreko Memoria eta Bizikidetza Lantaldeko koordinatzaileak datorren martxoaren 20an aurkeztuko du biktimei buruzko testua, Europa Press agentziak zabaldu duenez.

EAJk, EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PSEk egindako proposamenetan oinarritutako adierazpena izango da eta dokumentu hori abiapuntu hartuta akordioa bilatuko dute lau taldeek.

Alderdi Popularrak uko egin zion lantalde horretan parte hartzeari eta, horrenbestez, ez du inolako proposamenik egin.

Orain arte foro horretan biktimen gaia lantzen aritu dira eta horretarako 12 pertsona deklaratzera gonbidatu zituzten, haien testigantzak bertatik bertara entzuteko.

Legebiltzarreko lantalde honek beste hiru gai mamitsu ditu jorratzeko: memoria, espetxe-politika eta giza-eskubideak eta bizikidetza.

Memoria eta espetxe-politikari buruzko eztabaida berehala hastea eta aldi berean egitea erabaki dute. Hurrengo bileran zehaztuko dituzte lan-ildoak, baita foro horretan parte hartuko duten gonbidatuak nortzuk izango diren ere.

Gauzak horrela, martxoaren 20ko batzarrean Oregik egindako dokumentua aztertuko dute eta datozen hileotako eginkizunak zehaztuko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAJ-PNV Bizkaia Eusko Legebiltzarra albisteak EH Bildu Gipuzkoa PSE-EE albisteak Albisteak Gaur Euskadiko Podemos-eko albisteak Adiskidetzea Euskadin Terrorismoaren Biktimen Azken Ordukoa