Politika -

PRESOAK

Fiskaltzak Igerategi eta Otañori Andoainen egindako harrera ikertuko du

Lehendakariak Andoaingo ongietorri ekitaldia baztertu du eta PPk elkarbizitzarako oztopo dela adierazi du. Sortuk, ostera, 'gatazka armatuaren txiklea luzatu' nahi izatea egotzi dio PPri.

Otaño eta Igerategiri ongietorria. Argazkia: EFE
Otaño eta Igerategiri ongietorria. Argazkia: EFE
Otaño eta Igerategiri ongietorria. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltza Iñaki Igerategi eta Inaxio Otaño presoei atzo Andoainen egindako harrera ikertzen ari da, terrorismoa goratu ote zen ala ez argitzeko.

Epaitegietako iturriek jakinarazi dutenez, Fiskaltzak ikerketa bat abiatu du terrorismoa goratu ote zen jakiteko eta datozen orduetan horri buruzko txostena eskatuko dio Poliziari. Delitu zantzurik topatuz geroAuzitegi Nazionalaren esku utziko du informazioa.

Halaber, Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) duen ordezkaritzak iragarri duenez, ongietorri ekitaldiari buruzko txostena bidaliko dio Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzari, ekitaldi horretan biktimak eta herritarrak, oro har, umiliatu zituztelakoan.

Javier de Andres Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak gaur kazetarien aurrean azaldu duenez, litekeena da terrorismoa goratu eta biktimak umiliatu izana, eta, hori dela eta, bere iritzia eman behar du Fiskaltzak.

Igande honetan aske utzi dituzte Iñaki Igerategi eta Inaxio Otaño preso andoaindarrak. Auzitegi Nazionalak sei urteko kartzela-zigorra ezarri zien ZIP taldeko kide izateagatik eta ETAri informazioa emateagatik. Andoainera iritsitakoan, senide eta lagunak zain zituzten. Metro gutxi batzuetara, berriz, PPko hainbat ordezkarik protesta ekitaldia egin zuten.

Otaño eta Igerategiri ongietorria, PPren protesta. EFE

PPko hainbat ordezkarik protesta egin zuten. Argazkia: EFE

Iñaki Igerategi eta Inaxio Otaño preso andoaindarrei atzo Andoainen egindako harrerak erreakzio soka luzea eragin du.

Iñigo Urkullu lehendakariak errotik baztertu ditu horrelako harrera ekitaldiak, biktimak bi aldiz biktima bihurtzen dituztela iritzita. Gainera, Eusko Legebiltzarrak horren inguruan argi eta garbi hitz egin beharko lukeela gaineratu du.

Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiaren iritziz, PPk atzo Andoainen egindako protesta ekitaldia alderdi horrek "gatazka armatuaren txiklea luzatzeko" duen interesaren baitan kokatu behar da.

Amaya Fernandez Euskadiko PPko idazkari nagusiak Radio Euskadin adierazi duenez, ETAko presoei egindako ongietorriek ez diote mesederik egiten elkarbizitzari. Hori dela eta, ekitaldi horiek ez errepikatzeko beharrezkoa den guztia egingo dutela azpimarratu du.

Bestalde, Andoaingo Alderdi Sozialistak harrera ekitaldia gaitzesteko mozioa aurkeztuko du Udalean, eta Ana Karrere Andoaingo alkatearen isiltasuna ere salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iñigo Urkullu Lehendakaria Sorturen azken albisteak Espainiako Gobernua argazkiak Presoak ETA albisteak Alderdi politikoak bideoak Andoain Eguneko albisteak PSE-EE Euskadiko PP bideoak Albisteak Gaur PP Euskadi