Politika -

KATALUNIA

Torrentek Estrasburgoko Auzitegira joko du Puigdemonten inbestidura bermatzeko

Gainera, Kataluniako Parlamentuak helegitea aurkeztu du Auzitegi Konstituzionalean, Espainiako Gobernuak Puigdemonten inbestidura inpugnatu ostean.

Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteak Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegira joko du, kautelazko neurriak eskatu eta Carles Puigdemont Generalitateko presidentegaiaren inbestidura bermatu ahal izateko.

Parlamentuko iturriek azaldu dutenez, Puigdemonten eskubide politikoak eta parte-hartze politikorako eskubidea babesteko eskatuko dio Torrentek Auzitegiari. "Horrek esan nahi du inbestidura saio batean parte hartzeko eta gehiengoak hala erabakitzen badu presidente izendatzeko eskubidea duela, diputatu hautetsia den heinean", gaineratu dute.

Torrenten auzi-eskea Europako Auzitegiko araudiaren 39. artikuluan dago oinarrituta. Auzi-eskea ez du oraindik aurkeztu eta ez du horretarako datarik zehaztu. Hala ere, helegitea onartuko balute, 24 orduan ebatziko lukete, eta, Parlamentuko iturrien esanetan, "Puigdemonten inbestidura eraginkorrerako atea" irekiko litzateke.

Gisa horretako demandak bakoitzak bere izenean eskatu behar dituzte. Kasu honetan Torrentek egingo du Kataluniako Parlamentuko presidente den heinean, baina gainerako diputatuei babesa eskatuko die.

Kataluniako Parlamentuko presidenteak inbestidura saioa "atzeratu" zuen Carles Puigdemont presidentegaiaren "immunitatea" bermatzeko. Bestalde, Auzitegi Konstituzionalak Puigdemonten inbestidura telematikoa eragotzi zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia gaur Politika Epaiketak Alderdi politikoak berriak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Kataluniako hauteskundeak Pere Aragonès argazkiak Estrasburgoko Auzitegia epaiak