Politika -

KATALUNIA

Trapero Auzitegi Goreneko auzian sartzeko erabakia atzeratu du Llarena epaileak

Josep Lluis Trapero eta Josep Maria Jove matxinada delituagatik irekita dagoen auzira gehitzeko eskatu zion Fiskaltzak Goreneko epaileari, eta aurrerago erabakiko duela erantzun dio orain.

Josep Lluis Trapero. Artxiboko argazkia: EFE
Josep Lluis Trapero. Artxiboko argazkia: EFE
Josep Lluis Trapero. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josep Lluis Trapero Esquadra Mossoen buruzagi kargugabetua eta Josep Maria Jove —Oriol Junquerasen bigarrena izan zena— matxinada delituagatik Auzitegi Gorenean irekita dagoen auzira gehitzeko eskatu zion Fiskaltzak Auzitegi Goreneko Pablo Llarena epaileari, eta aurrerago erabakiko duela erantzun dio orain.

Fiskaltzaren iturriek adierazi duenez, erantzun hori ez da errefus gisa ulertu behar, atzerapen modura baizik. Beraz, Fiskaltzaren esanetan, oraingoz ez ditu Trapero eta Jove ikertuko, baina etorkizunean egingo du. Bestalde, Auzitegi Nazionaleko beste auzi batzuetan eta Bartzelonako Auzitegian zabalik dagoen batean ikertzen ari dira biak ala biak.

Abenduaren amaieran egin zuen eskaera Fiskaltzak eta orain azpimarratu duenez, Jove eta Trapero ikertu gisa auzira gehitzea "erabat saihetsezina" da.

Bestalde, irailaren 20an eta 21ean izandako gertaeren harira Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak irekitako auzian Trapero ikertzen ari da, sedizio delitua leporatuta.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken ordukoa Politika albisteak Auzitegi Gorena argazkiak Eguneko albisteak Albisteak