Politika -

38. urteurrena

Alonsotegiko Aldana tabernaren atentatua argitzeko eskatu dute

EH Bilduk kontzentrazioa egin du 1980ko atentatua salatu eta biktimak gogoratzeko. EAJk iragarri du gai honen inguruan egingo diola aurtengo lehen galdera Gobernuari, otsaileko kontrol saioan.

Kontzentrazioa atzo Alonsotegin. Argazkia: Sare Antifaxista
Kontzentrazioa atzo Alonsotegin. Argazkia: Sare Antifaxista
Kontzentrazioa atzo Alonsotegin. Argazkia: Sare Antifaxista

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbat honetan 38 urte bete dira Alonsotegiko Aldana tabernan atentatua izan zenetik. Lau lau hil ziren: Manuel Santacoloma, Liborio Arana, Mari Paz Ariño eta Pacíficoa Fika, eta beste 10  lagun zauritu ziren, oraindik ere argitu ez den atentatu batean. Artxibatuta dago, hain zuzen ere, kasua.

EH Bilduk eta Sare Antifaxistak urteroko mobilizazioa egin zuten atzo gerra zikina salatuz eta Espainiako Estatuari"bere ardura onartu eta egindako mina aitortzeko" eskatu zioten.

18:30ean Aldana 1980. Explosión del silencio (EiTB nahieranen ikusgai) dokumentala eman zuten, eta biktimei harrera egin ondoren, lore-eskaintza eta kontzentrazioa egin zituzten.

EAJk Gobernuri azalpenak eskatuko dizkio

EAJk ere azapenak eskatu dizkio Estatuari. Aitor Esteban jeltzaleen Kongresuko bozeramaileak "Poliziaren eta Espainiako Gobernuaren isitasuna" salatu du, eta polizia-espedientea eskatu dio Barne Ministerioari, idatziz. Era berean, otsailean egingo den aurtengo lehen kontrol saioan gai honi buruz egingo duela lehen galdera iragarri du.

Bozeramaile jeltzaleak gogor gaitzetsi du "38 urte geroago, oraindik egiletza argitu ez izana" eta Estatu demokratiko batek ezin duela hori onartu ohartarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PNV-EAJ Atentatuak EH Bildu Albisteak Gaur Eguneko albisteak