Politika -

KATALUNIA

Carme Forcadellek azkenekoz zuzendu du Kataluniako Parlamentuko Mahaiaren bilera

Bilera horrekin emango diote amaiera XI. legegintzaldiari, eta asteazkenean osatuko dute Parlamentu berria. Carme Forcadell ez da bigarren aldiz Kataluniako Parlamentuko presidente izango.

Forcadell, Kataluniako Parlamentuko Mahaiaren bileran. EFEk bidalitako bideotik ateratako irudia.
Forcadell, Kataluniako Parlamentuko Mahaiaren bileran. EFEk bidalitako bideotik ateratako irudia.
Oraindik ez da argitu nortzuk osatuko duten Parlamentuko Mahaia

1:25

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Parlamentuko Diputazio Iraunkorrak bere azken bilera egin du gaur goizean, eta Carme Forcadell Parlamentuko presidenteak gidatu duen azkena izan da; izan ere, ez du hurrengo legegintzaldiak karguan jarraituko.

Carme Forcadellek uko egin dio berriro ere Kataluniako Parlamentuko presidente izateari. Haren esanetan, "garai politiko berriak" epaiketarik ez duen pertsona bat eskatzen du.

Bilera horrekin eman diote amaiera XI. legegintzaldiari, eta asteazkenean osatuko dute Parlamentu berria. Aurreko legegintzaldia laburra izan da, eta Kataluniako prozesu independentistak markatu du.

Gaurko bileran, litekeena da Parlamentuko abokatuek kaleratutako txostena hizpide izatea. Parlamentuko legelariek baztertu egin dute Carles Puigdemonten inbestidura telematiko edo delegatua.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako albisteak Politika Alderdi politikoak bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Kataluniako hauteskundeak