Politika -

EUSKO JAURLARITZA

Bost dira Zeanurin aurkitutako Gerra Zibileko gudariak

Larunbatean gudari baten gorpuzkiak ateratzera joan zen Aranzadi Elkartea Altunaganara, eta azkenean, hiru pertsonen gorpuzkiak topatu zituzten. Gaur, berriz, beste birenak agertu dira.

Zeanuri, hoy. Foto: EiTB.
Zeanuri, hoy. Foto: EiTB.
Zeanuri, hoy. Foto: EiTB.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbat honetan, gerra zibileko gudari baten gorpuzkiak ateratzera joan zen Aranzadi Elkartea Zeanurira, Altunganara, Paco Etxeberria antropologo forentsea buru zuela. Bada, gaur jakin da, jada bost gudariren zantzuak aurkitu dituztela bertan: hirurenak larunbatean eta beste bi gudariren gorpuzkiak gaur.

Antza, bertan hil eta elkarrekin bota zituzten bostak hobira.

Aintzane Ezenarro GOGORA Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria, Eusebio Larrazabal Zeanuriko alkatea, eta Jon Hernandez Elkarrekin Podemoseko parlamentari eta Euskadiko Alderdi Komunistako idazkari nagusia izan ziren atzo bertan, besteak beste.

Irailaren 15ean aurkitu zituzten gorpuzkiak Euskal Prospekzio Taldeak Altunganan (Dimako Zumeltza mendatearen eta Barazarren artean), ohiko behaketa lanak egiten ari ziren bitartean. Eusko Jaurlaritzatik azaldu dutenez, posizio estrategikoa zen bi aldeentzat, gerra garaian.

Hobian aurkitutako plaka baten zenbakia Pedro San Milllan Beitiari miliziarrari dagokio. San Millan Elantxobekoa zen eta Bilbon bizi zen. Euskadiko Alderdi Komunistari lotutako Perezagua Bataloiko kidea zen, Nerbioi ibiaiaren ezker aldetik eta meatzari herrietatik etorritako gazteek osatzen zuten batailoikoa, hain zuzen ere. Jaurlaritzak jakitera eman duenez, 1937ko martxo amaieran, batailoia Barazar ingurura bidali zuten Francoren armada Bilbora irits ez zedin.

Eusko Jaurlaritza 2002tik ari da Gerra Zibilean desagertutako pertsonak bilatzen eta identifikatzen, eta 2015 amaieran Hobien ikerketa eta lokalizaziorako 2015-2020 plana aurkeztu zuen.

Aurten bertan bost exhumazio egin dira: Donostiako Txaldatxur mendian (urtarrilaren 28an), Larrabetzuko Urkullu Mendian (otsailaren 4an), Legution (martxoaren 25ean), Lemoatx Mendian (ekainaren 4an) eta Altunganan larunbat honetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Azken ordukoa Bizkaia Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Frankismoari buruzko albisteak Gerra Zibileko biktimak Zer gertatu da Zeanuri herrian? Arratia-Nerbioi Aranzadi Zientzia Elkartea Gogora albisteak