Politika -

EKITALDIA DONOSTIAN

Mendia,'ezberdinen arteko akordioen alde'; bai aurrekontuetarako bai autogobernurako

PSE-EEko idazkari nagusiak 'Askatasun bidea 1977-2017' erakusketa inauguratu du gaur, eta bertan, independentistak kritikatu ditu: "askatzaile ikasle horien biktimismoa", zehazki.

Familia argazkia, 40 urteko militantzia saritzen duten diplomak hartuta. Argazkia: PSE-EE
Familia argazkia, 40 urteko militantzia saritzen duten diplomak hartuta. Argazkia: PSE-EE
Familia argazkia, 40 urteko militantzia saritzen duten diplomak hartuta. Argazkia: PSE-EE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak gaur goizean adierazi duenez, sozialistek prestutasuna dute Euskadin "ezberdinen arteko akordioak egiteko", baita "herritarren eguneroko bizitzari eragiten dieten gaietara zabaltzeko ere" eta "ahal dugun punturaino iristeko, bai aurrekontuen gaian, bai autogobernuaren gaian, metodo batekin, aniztasuna onartuz, elkarrizketa, akordioa eta legalitatea" aintzat hartuz, hori baita "eskubide gehiago, askatasun gehiago" lortzeko "bide ziurra".

Halaxe hitz egin du gaur goizean, Donostiako Herriko Etxean, ‘Askatasun bideak 1977-2017’ erakusketa ibiltariaren inaugurazio ekitaldian. Erakusketak, sozialistek azken 40 urteotan Euskadin egindako ibilbidea laburbiltzen du.

Inaugurazi ekitaldian, gainera, 49 diploma banatu dituzte alderdi sozialistan 40 urte afiliatuta daramatzaten Irungo, Zumarragako, Errenteriako, Lasarteko, Pasaiako eta Hondarribiko militanteen artean.

Isaias Carrasco, Enrique Casas eta Ernest Lluch ETAk hildako alderdikideak ere gogoan izan ditu Idoia Mendiak. Izan ere, etzi izango dira 17 urte Lluch hil zutela. Hala, ETA indarrean ez dagoen honetan, "demokrazia eta askatasuna hitzak bor-bor darabiltzate batzuk, baina horiek ez daukate idearik ere zenbat kostatu den esparru mediatiko guztia zarataz betetzen jarrai dezaten lortzea" esan du. "Hainbeste ahots, besteen borroka luzea gutxietsiz; gurea, gero eurek nahi dutena esan dezaten" gaineratu du.

Independentistak ere kritikatu ditu, era berean. "Askatzaile ikasleak" direla esan du: "euren biktimismoa benetan iraingarria da askatasunaren alde borrokan aritu direnentzat". "Bizitza normalizatuta egin dezakete egun, gure herrian, eta euren nahi independentistak adierazi ditzakete, baita horrenbeste gutxiesten dituzten instituzioak gobernatu ere".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PSE-EE Araba Eguneko albisteak