Politika -

KATALUNIAKO INDEPENDENTZIA

Podemoseko sektore antikapitalistak Kataluniako Errepublika aitortu du

Podemoseko korronte antikapitalistak uste du Kataluniako Parlamentuak aldarrikatutako "Errepublika berriak" "78ko erregimenarekin apurtzen" duela eta orain bi erronkari aurre egin behar diola.

Podemoseko Miguel Urban. Argazkia: EFE
Podemoseko Miguel Urban. Argazkia: EFE
Podemoseko Miguel Urban. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Podemoseko korronte antikapitalistak uste du Kataluniako Parlamentuak aldarrikatutako "Errepublika berriak" "78ko erregimenarekin apurtzen" duela, eta orain bi erronkari aurre egin behar diola: independentistak ez direnak barneratzen asmatu, eta gai abertzaletik haratago doazen eskakizunei eutsi.

Antikapitalistek oharra kaleratu dute Kataluniako egoeraren inguruan euren hausnarketa publiko eginez. Independentziaren aldarrikapena 155. artikuluaren aplikazioaren mehatxu etengabeen pean egin dela esan dute, Gobernuak irtenbide autoritarioa hartu duela, eta gatazka honek "irtenbide politiko eta demokratikoa" izan behar duela.

Horregatik, "155. artikuluari muzin egin eta Kataluniako herriaren borondatearen eta erabakitzeko eskubidearen defentsa demokratikoa, baketsua eta desobedientea" egiteko eskatu dute.

Korronteak Podemoseko aurpegi ezagunak ditu, besteak beste, Teresa Rodriguez Andaluziako idazkari nagusia, Jose Maria Gonzalez "Kichi" Kadizko alkatea eta Miguel Urban eurodiputatua. Sektoreak PP egin du 155. artikulua ezartzearen erantzule, haren ustez, Ciudadanosek "suspertuta" eta PSOEren babesarekin jardun zuen, baita "Espainiako Estatuko aparatuen presioarekin" ere.

"Kataluniako Errepublika berriak saihestu ezin dituen barne erronkei egin behar die aurre, herritarren zati handi batek independentismoak ordezkatzen ez duela sentitzen duen herrialdean", azaldu dute Antikapitalistek. Aurre egin beharreko lehen erronka herritarrak integratzea dela nabarmendu dute.

Horren ostean, "Espainiako Estatuaren errepresioari kontra egiteko gai den" mugimendua antolatzea dagoela esan du, gai sozialak zentroan jartzea eta Katalunia "erradikalki" demokratizatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia egoera politikoa Politika Kataluniaren independentzia Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Podemos