Politika -
Kataluniako erreferenduma
Polizien oldarraldiek zauritutako 533 pertsonak salaketa aurkeztu dute
Esquadra Mossoek 271 salaketa jaso dituzte orain arte, horietako batzuk bateratuak.
Agentziak | Erredakzioa
Urriaren 1ean Polizia Nazionalaren eta Guardia Zibilaren oldarraldiek zauritutako 533 pertsonak salaketa aurkeztu dute. Esquadra Mossoek 271 salaketa jaso dituzte orain arte, horietako batzuk bateratuak.
Kataluniako Poliziak jakitera eman duenez, atzo baino 110 salaketa gehiago dira. Atzo 161 salaketa jaso zituzten. 412 zaurituk aurkeztu zituzten kolpeengatik edo lesioengatik.
Generalitatearen arabera, osasun zerbitzuek 893 pertsona artatu zituzten iragan igandean zauri, kolpe eta nerbio-arazoengatik, horietako lau ospitaleratu behar izan zituzten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea