Politika -

Katauniako erreferenduma

Barne Ministerioak segurtasun-indarren kontrola hartu du Katalunian

Neurri honek ez du esan nahi Esquadra Mossoei ahalmenik edo eskuduntzarik kenduko zaienik. Koordinazio-mekanismoa mossoei Bartzelonako eta Cambrilseko atentatuen ostean agindutako berbera da.

Mossoek izandako bilera baten artxiboko irudia. EiTB
Mossoek izandako bilera baten artxiboko irudia. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barne Ministerioak segurtasun-indarren koordinazioa bere gain hartu du Katalunian, erreferenduma egitea galarazteko, honek ez du esan nahi Esquadra Mossoei ahalmenik edo eskuduntzarik kenduko zaienik, ministerioko iturriek jakitera eman dutenez.

Hala eskatu du fiskalak, aste honetako gertaerak ikusita eta Barne Ministerioak gutun bidez Joaquim Forn Generalitateko departamendu horren kontseilariari jakinarazi ostean polizia nazional eta guardia zibil gehiago bidaliko zituela Esquadra Mossoei ordena publikoa mantentzen laguntzeko.

Kataluniako Auzitegi Nagusiko fiskal nagusiak Guardia Zibileko, Polizia Nazionaleko eta Mossoen arduradunei jakinarazi dienez, Segurtasuneko Estatu Idazkaritzaren kargu utzi dute koordinazioa.

Iturriek nabarmendu dutenez, honek ez du esan nahi Kataluniako Poliziari eskuduntzarik kenduko zaienik. Funtsean, adostutako koordinazio-mekanismoa mossoei Bartzelonako eta Cambrilseko atentatuen ostean agindutako berbera da.

Estatuko segurtasun-indarren lege organikoak 38.2 artikuluan Mossoei ordena publikoa mantentzen laguntzeko Poliziaren eta Guardiaren esku-hartzea aurreikusten duela azaldu dute iturriek. Barne Ministerioak hala adierazi die Kataluniako agintariei Kataluniara polizia nazional eta guardia zibil gehiago bidaltzeko erabakia justifikatzeko.

Funtzio horretan jardutea Mossoei dagokie lehentasunezko izaeran, baina, aipatutako legeak jasotzen duenaren arabera, Polizia eta Guardia Zibilaren esku-hartzeari kalterik egin gabe, ?autonomia erkidegoak hala eskatuta, hala erabaki propioa hartuta, dagokien Estatuko agintariek beharrezkotzat joz gero?.

Erreferendumari babesa emateko agiria

Herrialdeko hainbat eragilek agiri bat sinatuko dute gaur, larunbata, erreferendumari babesa emateko, ?Erabakitzea eskubide demokratikoa da? lelopean. Sinatzaileen artean honako politikari hauek daude: Maddalen Iriarte (EH Bilduren bozeramailea Legebiltzarrean) eta Adolfo Araiz (EH Bilduk Nafarroan duel bozeramailea), Jordi Cuixart (Katalunia), Xose Manuel Beiras (Galiziako buruzagi politikoa) eta Teresa Rodrigez (Andaluziako Parlamentuko diputatua).

Bozkatzeko lekuak azaltzeko helbide berri bat

Urriaren 1eko erreferendumean bozkatzeko hauteslekuen berri ematen duen webgune berri baten helbidea zabaldu du larunbat goiz honetan Carles Puigdemont Kataluniako presidenteak.

Urriaren 1eko erreferendumean bozkatzeko hauteslekuen berri ematen duen webgune berri baten helbidea zabaldu du larunbat goiz honetan Carles Puigdemont Kataluniako presidenteak, aurrez martxan jarritako webgunea bertan behera uzteko agindua eman ostean Kataluniako Auzitegi Nagusiak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma gaur Eguneko albisteak Albisteak Pere Aragonès