Politika -

Kartzela politika

Dozenaka irakaslek bat egin dute Sara Majarenas askatzeko eskaerarekin

Ama alabak bizi duten egoera muturrekoa dela salatu dute, eta arrotza zaion hizkuntza batean ikasteak hiru urteko haur batengan izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute.

Sara Majarenas
Sara Majarenas
Irakasle talde batek Majarenas eta bere alaba aske uzteko eskatu dute

0:23

eitb.eus | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sara Majarenas presoa eta Izar bere alaba Donostiara ekartzeko eskaerarekin bat egin dute gaur dozenaka irakaslek.

Muturrekoa jo dute aitak larri zauritu zuen Izar txikiak bizi duen egoera, eguneko ia ordu guztietan pisu batean itxita egonik eta Euskal Herritik urrun.

Izarrek Donostian ikasteko duen eskubidea azpimarratzeko Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabatik etorritako dozenaka irakasle bildu dira Bulebarren gaur. Irailaren 7an ikasturte berriari ekin beharko lioke Izarrek Intxaurrondo Ikastolan, Alcobendasen eskolaratzea behartu nahi dute ordea.

Ama alabak bizi duten egoera muturrekoa dela salatu dute, eta arrotza zaion hizkuntza batean ikasteak hiru urteko haur batengan izan dezakeen eraginaz ohartarazi du Mikel Ruiz de Larrinaga Intxaurrondo Ikastolako irakaslea .

Izarrekin Sara Etxera plataformatik Izarrek ikasturtea etxean has dezan lortu nahi dute. Sara Majarenasen berehalako askatasuna eskatzen dute, Izarren osasungatik eta bere herrian eskolatua izateko duen eskubideagatik.

Datorren Irailaren 3ko manifestazioarekin bat egin dute gaur Donostian bildu diren irakasleak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Donostia argazkiak Gipuzkoa Presoak argazkiak ETA Eguneko albisteak Albisteak Irakasleen albisteak