Politika -

Biktimak

Bizikidetza biktima guztiak oroituz eraiki behar dela esan du lehendakariak

Iñigo Urkulluk Miguel Angel Blanco izan du gogoan eta bere babesa helarazi die haren senidei eta lagunei.

Iñigo Urkullu lehendakaria
Iñigo Urkullu lehendakaria
Iñigo Urkullu lehendakaria

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak Miguel Angel Blanco oroitu du. 20 urte dira ETAk Ermuko PPko zinegotzia bahitu eta handik bi egunera hil zuela.

"Terrorismoaren bidegabekeria sufritu zuten pertsona guztiek behar dute oroimena eta aintzat hartzea", esan du lehendakariak.

Gogora Institutuaren zuzendaritza bileran egin duen agerraldian oroitu du Miguel Angel Blanco.

Horrez gain, Urkulluk azpimarratu du "bizikidetza biktima guztiak oroituz eta aintzat hartuz eraiki" behar dela. "Hori da gure eginkizuna", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Urkullu azken albisteak ETA gaur Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Terrorismoaren Biktimak