Politika -

Adierazpena

Altsasuko auzia terrorismo delitutzat ez hartzeko eskatu dute

51 europarlamentarik sinatutako adierazpenaren arabera, 'kasuaren eskumena Iruñeko Argibideetako 3. Epaitegiaren esku uztea eskatu dute, han epaitu dezaten'.

Altsasuko gazteen gurasoak
Altsasuko gazteen gurasoak
Altsasuko gazteen gurasoak

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Altsasun (Nafarroa) bi guardia zibilei egindako erasoaren kasuan "proportzionaltasun, justizia eta ekitate printzipioak nagusitzea" eskatu dute 51 europarlamentarik adierazpen batean. Horrez gain, "gertaera horiek terrorismo delitu gisa ez kalifikatzea" aldarrikatu dute.

Halaber, "kasuaren eskumena Iruñeko Argibideetako 3. Epaitegiaren esku uztea eskatu dute, han epaitu dezaten".

15 estatutako 51 europarlamentarik babestu dute adierazpena (Alemania, Belgika, Txekia, Zipre, Danimarka, Espainia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Irlanda, Italia, Letonia, Portugal, Erresuma Batua eta Suedia).

Europarlamentarioek sinatutako adierazpena datozen egunotan bidaliko dute Europako Batzordera, baita honako erakunde hauetara ere: Foru Parlamentura, Nafarroako Gobernura, udaletxeetara, baita nazioarteko zenbait erakunde zein gizarte eta sindikatu arloko elkartetara ere.

Atxilotuen familartekoak Bruselan izan dira aste honetan

Altsasun bi guardia zibili eraso egiteagatik atxilotutako gazteen familiartekoek prentsaurrekoa eskaini dute gaur, joan den ostegunean Bruselan, Europako Parlamentuaren egoitzan, egindako "lan eta elkartasun" bisitaren balantzea jakinarazteko.

Familien ordezkari gisa Edurne Goikoetxeak azaldu duenez, "kasuaren inguruko informazioa hedatzeaz gain, hainbat herrialde eta taldetako eurodiputatuei babesa eskatzea" izan da egindako kudeaketen helburua. Bestalde, bisitaren balorazioa "oso baikorra" dela nabarmendu du. "Bidaia emankorra izan dela ondoriozta dezakegu", azpimarratu du.

"Kasua hedatzeko eta ahozko epaiketari begira babesa eta elkartasuna biltzeko ekimenak jarri ditugu martxan", azaldu du Goikoetxeak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Batasun europarra Albisteak Nafarroa Zer ari da gertatzen Europan? Espainia Epaiketak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Altsasu Gazteak