Politika -

IKERKETA

Bidegi auziko instrukzio fasea bost urte luzatu du epaileak

Kasuaren izaera 'konplexua eta teknikoa' kontuan hartuta, 'delitu zantzuak sakon ikertzeko' erabaki duela epea luzatzea argudiatu du magistratuak.

Tunela AP-1ean
Tunela AP-1ean
Tunela AP-1ean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bidegi auziko epaileak bost urte arte luzatu du kasuaren instrukzio fasea, "delitu zantzuak sakon ikertzeko". Ikertzen ari diren gertakarien "izaera teknikoa eta konplexua" azpimarratu ditu epaileak, erabakia arrazoitzeko. Fiskaltzak maiatzean aurkeztu zuen instrukzioa luzatzeko eskaria, eta epaileak onartu egin du. Hala, 2022ra arte luza daiteke ikerketa fasea. Apelazio helegitea aurkezteko epea hiru egunekoa da.

Judit Garcia, Iban Asenjo eta Jon Albizu EH Bilduko Gipuzkoako batzarkideek eman dute jakitera Azpeitiko Instrukzio Epaitegiaren erabakia. Hiru kideok nabarmendu dutenez, erabaki honek erakusten du gaia "oso serioa" dela eta aurreko Aldundiak jarritako bi kereilek "oinarri juridiko sendoa" dutela.

Asenjok azpimarratu duenez, AP-1 autobideko lanetan diru publikoa oker erabili zela probatzen duten zantzuak atzeman zituen aurreko foru gobernuak. Kereilak gogora ekarrita, ikerketapean dauden delituak "oso larriak" direla eta ustezko iruzurra "30 milioi euro ingurukoa" izan daitekeela esan du.

Epaileak ustezko delituak ikertzeko zantzuak egon bazeudela iritzita, tramitera onartu zituen kereilak eta bost pertsona auzipetu zituen. Ordutik, EH Bilduko kideek salatu dutenez, Markel Olano, Eneko Goia eta EAJko beste hainbat buruzagi "prozesua baliogabetzen" ahalegindu dira. Hori dela eta, fiskaltzak eta epaileak kereilak aintzat hartu izana "garrantzitsua" dela nabarmendu du Asenjok, eta "ikerketa zorrotza" egitea eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euzko Alderdi Jeltzalea Gipuzkoa Epaiketak Ustelkeria politikoa azken albisteak EH Bildu Gipuzkoa Albisteak Gaur Eguneko albisteak Gipuzkoako Foru Aldundia azken ordukoa Trafiko-istripua AP-1ean