Politika -

ALTSASUKO AUZIA

Erakundeei babesa eskatuko diete Altsasuko atxilotuen senideek

Alderdiei, sindikatuei eta gizarte osoari eskatuko diete laguntza, 'babesik gabe' sentitzen direlako. Gehiegikeriatzat jo dute Auzitegi Gorenak kasua Auzitegi Nazionalaren esku utzi izana.

Altsasuko auzipetuen gurasoek Iruñean egin duten agerraldian.
Altsasuko auzipetuen gurasoek Iruñean egin duten agerraldian.
Altsasuko auzipetuen gurasoek Iruñean egin duten agerraldian.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Altsasun, 2016ko urrian, bi guardia zibili eta haien bikotekideei eraso egin zietelakoan atxilotutako gazteen gurasoek erakundeen, sindikatuen, alderdi politikoen eta gizarte eragileen babesa eskatu dute, Auzitegi Gorenak auzia Auzitegi Nazionalaren esku utzi ondoren.

Altsasuko kasua aztertzea Auzitegi Nazionalari dagokiola erabaki zuen joan den ostegunean Espainiako Auzitegi Gorenak, "terrorismo zantzuak" daudela iritzita.  Kasuko izapideak Iruñean egitea eskatu zuen Nafarroako Auzitegiak, martxoan.

Auzipetuen senideek agerraldia egin dute, gaur, Iruñean, eta  Gorenaren erabakiaren aurrean, "babesik gabe" sentitzen direla esan dute. Gorenaren erabakia "azalekoa" izan dela salatu dute, eta "egoera irauli" egin nahi dute.  "Jasaten ari garen beldur, tristura eta etsipen guztiarekin, babesa eta laguntza eskatzen diegu gizarteari eta Nafarroako erakundeei", esan dute.  Datozen asteotan erakundeengana, alderdi politikoengana eta sindikatuengana joko dute, babes eske.

Halaber, gizarte eragileak batzar batera deituko dituzte datorren astean Iruñean, gaiari buruzko "gogoeta bateratua" egiteko. Nafarroan barrena, eskualdez eskualde,  bira bat egiteko asmoa ere agertu dute, kasuari buruzko "informazio zehatza" zabaltzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Iruñea Nafarroako albisteak Auzitegi Gorena bideoak Epaiketak argazkiak Albisteak Gaur Albisteak Altsasu albisteak Gazteak azken ordukoa