Politika -

GURE ESKU DAGO

Erabakiaren bidean 'beste mugarri bat' jarri nahi du Gure Esku Dagok

Bilbon ekainaren 10ean jarri du hitzordua erabakitzeko eskubidearen aldeko herri mugimenduak. Galdera ikur erraldoi bat irudikatuko dute hiriaren erdigunean.

Gure Esku Dagoko mugimenduko ordezkariek Eibarren egin duten agerraldia.
Gure Esku Dagoko mugimenduko ordezkariek Eibarren egin duten agerraldia.
Gure Esku Dagoko mugimenduko ordezkariek Eibarren egin duten agerraldia.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gure Esku Dagok sustatuta galdeketak egin dituzten 142 herrietako ordezkariek agerraldi bateratua egin dute gaur goizean Eibarren, eta ekainaren 10ean Bilbora joateko deia egin dute, adierazpen bateratu eta argazki jendetsu baten bidez. 150 lagun inguru bildu dira.

Jone Landak eta Andoni Garaik irakurri duten agirian nabarmendu dutenez,  "iaz pentsatu ere ez genuen egiten gaur galdeketak egin ditugun herrietan halako prozesu bat martxan jartzea posible izango zenik, ez zegoen baldintzarik".

"Baldintzak sortu egin ditugu, eta Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako eremu oso anitzetara iritsi gara. Horregatik, gainerako herriak ere animatzen ditugu pausoa ematera, herritarrak ahaldunduz kultura politiko berri honen oinarria lantzen jarraitu dezagun eremu berrietan", esan dute.

Ekainaren 10ean Bilbora eramango dute mezua. Galdera ikur erraldoia osatuko dute hiriaren erdigunean, eta ekintza horren bidez, beste mugarri bat ezarri nahi du Gure Esku Dagok. Orain arte bildutako konpromiso eta ilusio guztia bildu nahi dituzte, eta horretarako herritarrei dei egin diete parte hartzera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gure Esku Albisteak Gaur Albisteak