Politika -
Auzitegi Konstituzionala
Compainsen tortura salaketaren ikerketa berriro abiatzeko agindu dute
Iruñeko Instrukzio Epaitegiak artxibatu egin zuen auzia, baina, helegitea jarri ondoren, Konstituzio Auzitegiak bertan behera utzi du erabaki hura.
agentziak | erredakzioa
Eneko Compainsen tortura salaketaren ikerketa berriz zabaltzeko agindu dio Madrilgo Konstituzio Auzitegiak Iruñeko Instrukzio Epaitegiari.
Naiz-ek iturri judizialak aipatuz jakitera eman duenez, Iruñeko Instrukzio Epaitegiak artxibatu egin zuen auzia, baina, helegitea jarri ondoren, Konstituzio Auzitegiak bertan behera utzi du erabaki hura. Ondorioz, esan bezala, ikertu egin beharko dute Compainsek 2010ean jarri zuen tortura salaketa.
Compains 2010ean atxilotu zuten, Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz, Ekineko ustezko kideen kontrako operazio batean. Compains ez zen torturak salatu zituen atxilotu bakarra izan.