Politika -

LEGEZ BESTEKO PROPOSAMENA

'Guernica' margolana Euskal Herrira ekartzea eskatuko du Legebiltzarrak

Gaur egingo du eskaria Gasteizko Ganberak. EH Bilduk atzo aurkeztu zuen artelanaren leku aldatzea eskatzeko legez besteko proposamena, eta EAJk babestu egin du.

Jasone Agirrek (EH Bildu) aurketu du ez legezko proposamena, Legebiltzarrean.
Jasone Agirrek (EH Bildu) aurketu du ez legezko proposamena, Legebiltzarrean.
Jasone Agirrek (EH Bildu) aurketu du ez legezko proposamena, Legebiltzarrean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Picassoren 'Guernica' artelana Madrildik Euskal Herrira ekartzeko eskatuko du gaur, osteguna, Eusko Legebiltzarrak. EH Bilduk aurkeztu zuen atzo eskaria, legez besteko proposamen baten bidez, Gasteizko Ganberan, Gernikako Bonbardaketa izan zela 80 urte bete diren egunean.

EAJk babestu egin du ezker abertzaleko koalizioak aurkeztutako proposamena, zuzenketa bat gehituta;  margolana Euskal Herrira ekartzeko aukerarik ez baldin badago, aldi baterako, behinik behin, Bilbon ikusgai jartzea eskatu dute jeltzaleek.

PSE-EEk eta PPk ez dute babestu EH Bilduren eskaria, eta osoko zuzenketa bana aurkeztu dute. Testu horietan, bi alderdiok margolanaren egoeraren txosten ekonomikoaren araberako erabakia hartuko dutela adierazi dute, obrak kalterik izan ez dezan.

Elkarrekin Podemos taldeak, berriz, ez du zuzenketarik aurkeztu, baina ez du alde bozkatuko. Koalizioaren arabera, artelanaren egoerari buruzko txosten teknikoak kontuan hartzeaz gain, ezinbestekoa da 'Guernica' lanaren xehetasun historiko guztiak aintzat hartzea: "Gernika herriarekin harreman historikoa du artelanak, baina baita Bigarren Mundu Gerrarekin, Gerra Zibilarekin, Errepublikarekin, bakearekin eta giza eskubideen urraketekin. Kultura ez da leku jakin baten ondarea, guztion ondarea da", esan du Elkarrekin Podemosek.

Jasone Agirre EH Bilduko legebiltzarkideak aurkeztu du legez besteko proposamena. Horren hitzetan,  mundu osoan da ezaguna ‘Guernica’ artelana, gerraren eta giza eskubideen urraketaren ikurra delako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gernikako bonbardaketa Politika Euzko Alderdi Jeltzalea Albisteak Alderdi Popularra Eusko Legebiltzarra bideoak Gernika-Lumo argazkiak EH Bildu PSE-EE Albisteak Gaur Eguneko albisteak