Politika -

Altsasuko auzia

Altsasuko auziko gazteen senideek 16.000 sinadura jaso dituzte

Iruñean egindako kontzentrazioan, terrorismo kalifikazioa kentzeko eta Altsasuko auzia Nafarroara itzultzeko eskatu dute.

Kontzentrazioa egin dute Iruñean. Argazkia: EFE
Kontzentrazioa egin dute Iruñean. Argazkia: EFE
Kontzentrazioa egin dute Iruñean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Altsasuko istiluengatik auzipetutako gazteen senideek kontzentrazioa egin dute gaur goizean Iruñean, "bidegabekeria" egoera salatzeko eta kartzelan dauden hiru gazteak aske uztea eskatzeko. Urriaren 15ean bi guardia zibilen eta haien bikotekideen kontrako erasoan parte hartzea leporatzen diete gazteei.

Iruñeko Foruen plazan egindako kontzentrazioan, "Altsasu ez da terrorismoa" zioen pankarta zabaldu dute.

Altsasuko gazteen senideen izenean, komunikatu bat irakurri du gazteetako baten ama den Isabel Pozuetak. "Bidegabekeria honekin amaitzea" eta "neurriz kanpoko" neurri juridiko horrekin bukatzea eskatzeaz gain, terrorismo kalifikazioa kentzea eta, Probintzia Auzitegiak egin bezala, kasua Nafarroara itzultzea eskatu dute.

Halaber, Altsasu Gurasoak webgunean eskegi duten manifestuari babesa emateko deia egin dute. Dagoeneko, 16.000 sinadura jaso dituzte.

Bestalde, Altsasuko gazteen elkartasunerako plataformak maiatzaren 6rako Madrilen deitu duen manifestazioan parte hartzeko gonbita egin dute.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Iruñeko albisteak Gaurko albisteak Nafarroan Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Manifestazioak gaur Altsasu Gazteak gaur