Politika -

ETA-ren armagabetzea

Coviteren adierazpenak 4.500 atxikimendu jaso ditu 48 orduan

'Zigorgabetasunik gabeko ETAren amaiera batengatik' izeneko manifestua sinatu dutenen artean intelektualak eta terrorismoaren biktimak daude.

Covitek bultzatutako adierazpenak 4.500 atxikimendu jaso ditu 48 ordutan. Argazkia: EiTB
Covitek bultzatutako adierazpenak 4.500 atxikimendu jaso ditu 48 ordutan. Argazkia: EiTB
4.500 sindura ditu ''Inpunitaterik gabeko ETAren amaiera'' manifestuak

1:24

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covite biktimen elkarteak bultzatutako "Zigorgabetasunik gabeko ETAren amaiera batengatik" izeneko adierazpenak 4.500 atxikimendu jaso ditu 48 orduan.

Testua bultzatu dutenen artean hauek daude: Consuelo Ordoñez Coviteko presidentea, Maite Pagazaurtundua UPyDko europarlamentaria, Fernando Savater filosofoa, Teo Uriarte idazlea, Joseba Arregi soziologoa, Martin Alonso katedraduna eta Luis Castells historialaria.

Gaur aurkeztu dute manifestua Donostian, eta, besteak beste, Ordoñez, Pagazaurtundua, Savater, Alonso eta Castells izan dira bertan. Intelektualak eta terrorismoaren biktimak daude sinatzaileen artean, eta baita Maria San Gil Euskadiko PPko presidente ohia eta Fernando Aramburu idazlea ere.

Consuelo Ordoñezek azaldu duenez, manifestua "anitza" da, eta "duintasuna transbertsala da". "Terrorismoaren aurrean eta biktimekin beti egon garenak gaude hemen. Benetan inporta duena gizarte zibila da. Ez gara hainbeste izango, baina onenez inguratuta gaude", azpimarratu du.

"Ezin da onartu izua kudeatu dutenek orain bakea kudeatzea", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Euskadi Ta Askatasuna albisteak Gaurko titularrak Albisteak Bakea Euskadin Terrorismoaren Biktimak