Politika -

OMENALDIA, AZAZETAN

Frankismoaren biktimak gogoratu ditu Arabak

Azazetan egin dute omenaldi ekitaldia. 80 urte bete dira tropa frankistek herri horretan 16 pertsona fusilatu zituztenetik.

Azazeta, gaur. EiTB.
Azazeta, gaur. EiTB.
Francoren soldaduek Azazetan fusilatutako 16 lagunak omendu dituzte

1:17

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frankismoak Araban utzitako  biktima guztiak gogoratu dituzte gaur Azazetan. Ekitaldi berezia egin dute, herri horretan tropa frankistek 16 pertsona fusilatu zituztela 80 urte bete direnean.

Eusko Jaurlaritzako eta Arabako erakunde nagusienetako ordezkariak egon dira omenaldian, tartean, Iñigo Urkullu lehendakaria. Horren hitzetan, gaurko ekitaldian Frankismoaren biktimek  demokraziarekin eta askatasunarekin zuten konpromisoa gogoratu nahi izan dute.

Azazetako mendatean fusilatuak bakarrik ez, Frankismoak lurrade honetan eragindako biktima guztiei egin nahi izan diete gorazarre Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak eta Arabako Batzar Nagusiek.  Ekitaldian egon dira, besteak beste, Ramiro gonzalez  Arabako ahaldun nagusia, Pedro Elosegi Batzar Nagusietako presidentea eta Gorka Urtaran Gasteizko alkatea.  Euskal alderdi nagusietako ordezkariak eta biktimen senitartekoak ere izan  dira.

Monolito bat jarri dute Azazetako plazan, 1937ko sarraskian hildakoak gogoratzeko. Lehendakariak nabarmendu duenez, Gasteizko kartzelatik libre atera ziren 16 pertsona horiek, baina behin kanpoan falangistek atzeman zituzten, bi furgonetatan sartu eta Azazetara eraman zituzten, bertan fusilatzeko.

Biktima guztien memoria bizirik mantentzeko konpromisoa agertu du lehendakariak, haien baloreekin bat eginez: "elkarbizitza, giza eskubideak, demokrazia eta askatasuna", aipatu ditu. "Denak leialtasun eta kompromiso bera partekatzen zuten, demokrazia eta askatasuna. Demokrazia leial defendatzeak eta estatu kolpeari aurre egiteak elkartzen zituen", esan du.

1937ko apirilaren 1ean izan ziren Azazetako hilketak, Mola general frankistak aginduta.

Hil zituztenen artean Gasteizko alkatea zena zegoen, Teodoro Gonzalez de Zarate. Hildako besteak ondorengoak ziren: Jose Luis Abaitua Perez, Victor Alejandre Angulo, Casimiro Cerrajeria Zarranz, Eduardo Cobo Gonzalez, Manuel Collel Aguila, Jaime Conca Amoros, Jose Domingo Elorza San Vicente, Jesus Estrada Abalos, Juan Francisco Diaz de Arcaya Lopez de Aberasturi, Antonio Garcia Bengoetxea, Daniel Garca de Albeniz Azazeta, Francisco Garrido Saez de Ugarte, Constantino Gonzalez Santamaria, Prisco Hernaez Arrizola eta Manuel Hernandez Ibañez de Garayo.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Araba Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Alderdi politikoak berriak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Arabako Mendialdeko Kuadrilla Frankismoa albisteak Memoria Historikoa