Politika -

Armagabetzea ahalbidetzeko eskatu die Friendship taldeak erakundeei

Frantziako eta Espainiako gobernuei armagabetzea ahalbidetu dezatela eskatu die Euskal Herriko bake prozesua babesteko sortu  zen europarlamentari taldeak.

Argazkia: Basque Friendship
Argazkia: Basque Friendship
Argazkia: Basque Friendship

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Basque Friendship taldeak babesa adierazi dio ETAren armagabetze prozesuari, Europar Batasunean gaur egin duen agerraldian. Halaber, Espainiako eta Frantziako gobernuei armagabetzea ahalbidetu dezatela eskatu die Euskal Herriko bake prozesuaren aldeko eurodiputatu taldeak.

Martina Anderson (Sinn Fein), Mark Demesmaeker (N-VA), Lidia Senra (Alternativa Galega de Esquerda) eta Josep-Maria Terricabras (ERC) agertu dira hedabideen aurrean, eta agiri bat irakurri dute armagabetzeari babesa adieraziz.

Martina Andersonen hitzetan, prozesua "garbia" da, eta erakundeek euren babesa agertzearen garrantzia azpimarratu du. Prozesuak nazioarteko egiaztatzaileen bermea izango duela esan du, "arma horiek berriro erabil ez daitezen".

"Euskal alderdi independentisten eta gizarte zibilaren konpromisoa agerian uzten du urrats berri honek. Hau posible egin dutenen lana aitortu nahi dugu", esan du.

Mark Demesmaeker eurodiputatu belgikarrak ere prozesuaren garrantzia nabarmendu du, eta aukera hau ez galtzeko deia egin die Espainiari eta Frantziari. "Ez dezatela oztoporik jarri, aurrekoetan bezala", gaineratu du.

ETAren armagabetzea Europar Batasun osoarentzat "albiste ona" dela esan du, eta Europako erakunde guztiei eskatu die, "ahal duten neurrian" prozesuan laguntzeko.

Josep-Maria Terricabras ere ildo beretik mintzatu da. ‘Momentu historiko baten aurrean’ gaudela esan du, eta indarrak batzera deitu ditu alderdiak.

Lidia Senrak, bere aldetik, jakinarazi du Frantziak eta Espainiak EBn dituzten enbaxadoreekin, Nicolas Suranekin eta Pablo Garcia-Berdoyrekin, hurrenez hurren, biltzea eskatu dutela, Basque Friendshipen jarrera eta konpromisoa agertzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika EB Europa Espainiako Gobernua argazkiak Espainia argazkiak Frantzia berriak Euskadi Ta Askatasuna albisteak Alderdi politikoak berriak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Bakea eta adiskidetzea Euskadin