Politika -

Altsasuko erasoa

Altsasuko auzian preso dauden gazteak aske uztea eskatu dute gurasoek

Gazteen senideak itxaropentsu agertu dira Nafarroako Auzitegiak auzia Iruñera itzultzeko eskaria egin duela jakin ostean.

Auzipetuen gurasoek Katakrak aretoan egin duten agerraldia. Argazkia: Iñaki Errea
Auzipetuen gurasoek Katakrak aretoan egin duten agerraldia. Argazkia: Iñaki Errea
Auzipetuen gurasoek Katakrak aretoan egin duten agerraldia. Argazkia: Iñaki Errea

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Altsasuko auzian preso jarraitzen duten hiru gazteak aske uzteko eskatuko diete auzipetu guztien senideek Auzitegi Nazionalari. Urriaren 15ean bi guardia zibilen eta haien bikotekideen kontrako erasoan parte hartzea leporatzen diete gazteei. Nafarroako Auzitegiaren esanetan, ordea, ez dago terrorismo zantzurik. Horrek aurrera jarraitzeko indarra eman die senideei.

Gazteen senideek prentsaurrekoa eskaini dute gaur goizean, eta Isabel Pozuetak hitz egin du horien izenean. Horren esanetan, Nafarroako Auzitegiaren autoak auzia Iruñeko Epaitegira itzuliko den "itxaropena eta indarra" eman dizkie.

Halaber, bidea zaila izaten ari dela aitortu dute; izan ere, hiru gaztek lau hilabete daramatzate Soto del Realgo espetxean, FIES erregimen zehatzean.

"Instrukzioa Nafarroako Auzitegian egitea da gure nahia, gertatutakoa ikertzea eta argitzea, eta errugabetasun printzipioa eta defentsaren eskubideak errespetatzea", adierazi dute senideek.

Nafarroako Auzitegiak argitaratutako autoaren ondotik, auzia Auzitegi Nazionalera bidaltzeari uko egin diezaiola eskatuko dio Iruñeko 3. Instrukzio Epaitegiari. Dena den, Auzitegi Gorenak erabakiko du nori dagokion ikerketa bere gain hartzea.

Senideen esanetan, hilabeteak igaro daitezke Auzitegi Gorenak auzia Iruñera itzuli edo Madrilen epaitu behar den erabakitzerako.

Bestalde, auzipetuen senideek webgune bat sortu dute, sinadura bilketa bat jarri dute abian, eta lau egunean 11.000 sinadura bildu dituzte.

Los familiares de los jóvenes encausados por la agresión a dos guardias civiles y sus parejas el pasado 15 de octubre en Alsasua van a pedir a la Audiencia Nacional la inmediata puesta en libertad de los tres encarcelados, una vez que la Audiencia de Navarra ha considerado que ese suceso no fue un acto de terrorismo.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Politika albisteak Gaurko albisteak Nafarroan Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Altsasu azken ordukoa Gazteak albisteak