Politika -

Eskumen-arazoa

Nafarroako Auzitegiaren ustez, Altsasuko auzia Iruñean epaitu behar da

Auzitegi Gorenaren aurrean eskumen-arazoa plantea dezala eskatu dio epaileari.

Altsasuko gazteen alde egindako elkarretaratze baten argazkia. EFE
Altsasuko gazteen alde egindako elkarretaratze baten argazkia. EFE
Altsasuko gazteen alde egindako elkarretaratze baten argazkia. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Auzitegiaren aburuz, ez dago terrorismoko "arrazoizko zantzurik" Altsasun bi guardia zibili eta haien bikotekideei egindako erasoaren. Horrenbestez,  epaileari eskatu dio eskumen-arazoa plantea dezala Auzitegi Gorenaren aurrean, kasuko izapideak Iruñean egin daitezen, Auzitegi Nazionalean egin beharrean.

Nafarroako Auzitegiko Lehenengo Sekzioaren esanetan, "ezin ondoriozta daiteke salatutako gertaeretan ustezko terrorismo delitu bat egon izanaren zantzuak daudenik". Hartara, onartu egin du auzian ikertuta dauden bederatzi gazteek jarritako errekurtsoa, eta, auzia Iruñeko hiriburuan bideratu behar dela iritzi dio.

Hori dela eta, auzia Auzitegi Nazionalera bidaltzeari uko egin diezaiola eskatu dio Iruñeko 3. Instrukzio Epaitegiari, eta, eskumen-arazo bat plantea dezala Auzitegi Gorenaren aurrean, hark erabaki dezan nori dagokion ikerketa aurrera eramatea.

Terrorismo delitu bat egin izanaren "arrazoizko zantzurik" ikusten ez duenez, Nafarroako Auzitegiak ondorioztatu du Iruñeko 3. Instrukzio Epaitegia dela eskuduna "salatu diren egintzen izapideak egiteko".

Bere ustez, "printzipioz ustekabean" gertatu zen egintza baten aurrean dago, nahiz eta gertaeraren jatorrian dagoen ustezko erasotzaileek bazekitela erasoa jasan zutenak guardia zibilak zirela.

Alabaina, zehazten duenez, hortik eta egindako adierazpenetatik ezin daiteke ondorioztatu "instituzioak ezegonkortu, bake publikoa modu larrian asaldatu edo jendartean izu egoera sortu nahi zenik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika albisteak Iruñea azken orduko berriak Albisteak Nafarroa Epaiketak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Altsasu Gazteak azken ordukoa