Politika -

Altsasuko auzia

Altsasuko gazteen senideek senatari eta diputatuen babesa jaso dute

88 diputatu eta senatarik manifestu bat sinatu dute, eta auzipetuei terrorismo delitua ez leporatzeko eta auzia Nafarroara itzultzea eskatu dute.

Altsasuko gazteen senideak Espainiako Diputatuen Kongresuan izan dira. Argazkia: EiTB
Altsasuko gazteen senideak Espainiako Diputatuen Kongresuan izan dira. Argazkia: EiTB
Altsasuko gazteen gurasoek Kongresuko alderdi batzuen babesa jaso dute

1:28

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Altsasuko erasoaren auzian auzipetutako gazteen senideek Espainiako Diputatuen Kongresuko oposizioko hainbat ordezkarien babesa eta elkartasuna jaso dute gaur.

Unidos Podemos, IU, EAJ, PDeCAT, ERC, En Marea, Compromis eta EH Bildu taldeetako 74 diputatu eta 14 senatarik agiria sinatu dute eta senideen aldarrikapenak bere egin dituzte. Horrenbestez, terrorismo delitua ez leporatzeko eta auzia Nafarroara itzultzea eskatu dute. Auzipetuek ere eskari hori egina diote Iruñeko auzitegiari eta datozen asteotan hartuko du horri buruzko erabakia.

Gainera, "proportzionaltasun falta" eta auzipetuen bermeak urratu direla salatu dute.

Oskar Matute EH Bilduko diputatuak azpimarratu duenez, ahal duten guztia egingo dute "demokraziaren aurkako eraso hau iraultzeko".

Bestalde, senideek azpimarratu dute terrorismo delitua leporatzen badiete 10-15 urte bitarteko kartzela zigorra ere jaso dezaketela.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua albisteak Berriak Politika PNV-EAJ Albisteak Izquierda Unida Nafarroa gaur Delituak bideoak Espainia Alderdi politikoak berriak EH Bildu Gipuzkoa Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Podemos bideoak Altsasu albisteak ERC Gazteak gaur