Politika -

Epaiketa Bilbon

Barrenetxeak lau guardia zibiletatik hiru identifikatu ditu

Bizkaiko Lurralde Auzitegian egin dute lau guardia zibilen aurkako epaiketaren bigarren saioa, Sandra Barrenetxeari sexu erasoak, torturak eta lesioak egitea egotzita.

Sandra Barrenetxea, epaiketara iritsi den unea. Argazkia: EFE
Sandra Barrenetxea, epaiketara iritsi den unea. Argazkia: EFE
Sandra Barrenetxeak 4 akusatuetatik 3 identifikatu du

1:20

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sandra Barrenetxeari sexu erasoak, torturak eta lesioak egiteagatik akusatutako lau guardia zibilen kontrako epaiketaren bigarren saioa egin dute gaur Bilbon. Barrenetxeak akusatutako lau guardia zibiletatik hiru identifikatu ditu.

Kartzelan sartu zutenean "aske" sentitu zela aitortu du Sandra Barrenetxeak, "ziur" baitzegoen espetxean inork ez zuela "ohetik aterako" egin ziotena egiteko. Hala hitz egin du Madrileko Guardia Zibilaren Zuzendaritza Nagusian lau egun inkomunikatuta egon zenean "jasotako kolpeak, tratu txarrak, irainak, bortxaketa-mehatxuak eta ia ito arte buruan poltsa jarri zioten unea" deskribatzeko.

Jone Goirizelaia abokatuak egindako galderari erantzunez, akusatutako lau guardia zibiletatik hiru identifikatu ditu. Barrenetxeak azaldu duenez, horietako batek "mahai gainean jarri zuen galdeketa egiten zioten bitartean", eta "bortxatu egingo zuela mehatxu" egin zion: "Ez zara hemendik irtengo, eta ez baduzu laguntzen, bortxatu egingo zaitut".

Horrez gain, Bilbotik Madrileko Guardia Zibilaren Zuzendaritza Nagusira egindako bidaian egon zen guardia zibiletako bat identifikatu du. Salatu duenaren arabera, "jo egin ninduten eta poltsa jarri zidaten, ukitu eta iraintzeaz gain".

Ondoren, Guardia Zibilaren egoitzan egin zioten galdeketan parte hartu zuen beste agente bat identifikatu eta "irainak, kolpeak eta bortxaketa mehatxuak etengabeak" zirela adierazi du.

Asteartean egindako saioan, lau guardia zibilek ukatu egin zituzten akusazioak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Epaiketak argazkiak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Polizia indarkeriaren kasuak