Politika -

13. urteurrena

M-11ko 193 biktimei omenaldia, Madrilen

2004an Madrilgo lau trenetan eragindako 11 leherketetan hildakoak gogoratu dituzte larunbat honetan biktimen elkarteek, politikariek, agente sozialek eta herritarrek.

M11ko atentatuen biktimei egindako omenaldia. EFE
M11ko atentatuen biktimei egindako omenaldia.
M11ko atentatuak: minaren aurrean, batasuna

1:18

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2004ko martxoaren 11n Madrilgo lau trenetan jarritako lehergailuen ondorioz hildako 192 lagunak gogoratu dituzte larunbat honetan. Biktimen elkarteek, politikariek, agente sozialek eta herritarrek hainbat ekitaldi egin dituzte egunean zehar. Zelula jihadista batek jarri zituen lehergailuak, eta handik aste batzuetara Leganeseko etxebizitza batean beren burua leherrarazi zuten. Horren ondorioz GEOetako agente bat hil zen, 193. biktima, alegia.

13. urteurreneko omenaldiak 09:00etan abiatu dira, Solen. Bertan ekitaldi instituzionala egin dute, hildakoen, zauritutakoen eta egun hartan laguntza eskaini zutenen omenez jarritako plakaren aurrean.

Cristina Cifuentes Madrilgo presidentea izan da lehen ekitaldiko burua, Manuela Carmena hiriko alkatesarekin batera. Soleko kanpai-hotsekin abiatu dute omenaldia eta, jarraian, lore-eskaintza egin dute bi agintariek.

Kazetariei egindako adierazpenetan, Cifuentesek esan du gaurkoa ''egun hunkigarria'' dela madrildarrentzat, ''asko direlako oroitzapenak''; atentatuak izan zirenetik 13 urte igaro diren arren, herritarrek ''jarrera eredugarria'' erakusten jarraitzen dute, Cifuentesen hitzetan.

Bestalde, Madrilgo alkatesak azpimarratu du Madril ''bat eginda'' dagoela biktimekin, eta gaurkoa moduko ekitaldiak ''ezinbestekoak'' direla atentatu guztien bukaera aldarrikatzeko, ''ez bakarrik Madrilen, baizik eta mundu osoan ere''.

Eguneko lehen ekitaldian izan dira, besteak beste, Concepcion Dancausa Gobernuak bertan duen ordezkaria eta biktimen elkarteetako ordezkariak: Alfonso Sanchez, Terrorismoaren Biktimen Elkarteko presidentea; Angeles Dominguez, M-11ko Biktimei Laguntzeko elkarteko burua;  Mari Mar Blanco Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidentea eta Eulogio Paz, M-11k Kaltetutakoen elkarteko burua.

Ekitaldia Atochan

10:00etan, Atochako tren-geltokian CC.OO. eta UGT sindikatuetako ordezkariak, Aktoreen Batasuna eta M11ko biktimen elkartea izan dira, omenaldian. Atochako monumentuan elkartu dira Cifuentes eta Carmena bera, eta alderdi politiko guztietako ordezkariek ere. Batasuna aldarrikatu eta gizarte osoaren jarrera goraipatu dute ordezkariok.

Eulogio Paz M-11ko Elkarteko presidenteak ''gezurrekin, mespretxuekin eta engainuekin bukatzea'' eskatu du, Jose Maria Aznar garai hartako presidentearen jardunaz geroztik. Hala, Diazek aldarrikatu du erakundeek kontaketa objektiboa eraikitzea, azken 13 urteotako ''gezurretatik'' urrun.

Hitzordua Retiro parkean

Eguerdian Retiro parkean izan da hitzordua. Bertan AVT Terrorismoaren biktimen elkarteak urteroko omenaldia egin du Oroimenaren Basoan eta Alfonso Sanchez AVTko presidenteak egiaren, justiziaren, memoriaren eta duintasunaren aldeko manifestua irakurri du. Sanchezek agintariei egotzi die M11ren inguruko ''txosten misteriotsua'' egitea ''tiraderetan gordeta'', eta horrek agerian uzten du ''auziak irekita jarraitzen duela eta ikertzen jarraitu zutela''. María Dolores de Cospedal Defentsa ministroa ere han izan da, Cristina Cifuentes eta Manuela Carmenarekin era beste elkarte eta alderdi politikoetako ordezkariekin batera. Gaurkoan Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna dugu ere.

Beste omenaldi batzuk

Ordu horretan ere, Alcalá de Henares udalerriko herritarrek atentatuetan hildako 27 lagunak gogoratu dituzte, eta 13:30ean lore eskaintza egingo da Tellez kalean (Atochatik gertu), beste lehergailuetako batek eztanda egin zuen tokian.

Arratsaldean, berriz, El Pozo eta Santa Eugenia tren geltokietan deitu dituzte omenaldiak, M11ko biktimen elkarteak bertako herritarrekin antolatutako ekitaldietan.

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak Twitterreko mezu baten bitartez gogoratu ditu atentatuetako biktimak. ''M-11 beti izango da data tristea espainiarrontzat'', edan du.

Hauxe da M-11ko atentatuen kronologia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Espainia albisteak Atentatuak albisteak Jihadismoa Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Madril