Politika -

Eusko Jaurlaritza

27,5 miloi euro, haurrak dituzten EAEko familiei laguntzeko

Eusko Jaurlaritzak adierazi duenez, euskal familiak babesten eta laguntzen jarraituko du.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Artxiboko argazkia: EiTB
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Artxiboko argazkia: EiTB
Haurrak dituzten familientzako diru laguntzak mantenduko dituzte EAEn

1:24

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak 27,57 milioi euroko diru partida onartu du seme-alabak dituzten familiei diruz laguntzeko programa finantzatzeko. Aipaturiko programak hiru jarduketa-lerro hartzen ditu bere baitan: familiaren kargura dagoen seme edo alaba bakoitzeko laguntza ekonomikoak, erditze bakoitzeko edo adopzio nazional anitz bakoitzeko diru-laguntzak, eta nazioarteko adopzio bakoitzeko laguntzak.

Zehazki, programa horren bidez diru-laguntza jaso ahal izango duten kasuak hauek dira: jaiotza, adopzioa, adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintza, hemezortzi urtetik beherako pertsona baten tutoretza, eta familia unitate bateko seme-alaben mantentzea 2017ko urtarrilaren 1ean.

Familiaren kargura dagoen seme edo alaba bakoitzeko diru-laguntzak 400, 500 edo 900 eurokoak izango dira, familia unitatearen errenta estandarizatuaren arabera. Zenbateko horiek bikoiztu egingo dira laguntza jaso ahal izango duen semeak edo alabak % 33ko edo hortik goragoko desgaitasun aintzatetsia baldin badu edo mendekotasun-egoeraren batean badago.

Erditzeagatik edo adopzio nazional anitzagatik ematen diren laguntzak ordainketa bakar baten bidez izango dira, eta aldi berean jaiotako edo adoptatutako haurren kopuruak eta familia unitatearen errenta estandarizatuak zehaztuko dute zenbatekoa. Adopzio nazional anitzaren barnean sartzen dira adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren ordezkaritza eta tutoretza, aldi berean eta prozedura bakar batean, adin txikiko bi pertsonari edo gehiagori dagokienean.

Azkenik, nazioarteko adopzio sinple edo anitzagatik ematen diren laguntzak ordainketa bakar baten bidez izango dira, eta aldi berean adoptatutako seme-alaben kopuruak eta famili unitatearen errenta estandarizatuak zehaztuko dute zenbatekoa.

Azkeneko bi laguntza mota horiek familiaren kargura dagoen seme edo alaba bakoitzagatik dagozkion horietan metatzen dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Eusko Jaurlaritza albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Umeak albisteak Amak albisteak Dirulaguntzak gaur