Politika -

Iruñea

Nafarroako erakundeen aitortza jaso dute poliziaren biktimek

UPN eta PPN alderdietako ordezkariek ez dute parte hartu Nafarroako Gobernuak bultzatutako ekitaldian.

Nafarroako Parlamentuko artxiboko argazkia. EiTB
Nafarroako Parlamentuko artxiboko argazkia. EiTB
Indarkeria politikoaren biktimak omendu dituzte Iruñean

3:29

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uxue Barkos Nafarroako presidentea polizia gehiegikeriaren eta eskuin-muturreko taldeen biktimak oroitzeko ekitaldiaren buru egon da gaur Iruñean. Izan ere, Nafarroako Gobernuak bultzatutako ekimena "legezkoa, beharrezkoa eta aproposa" dela argudiatu du Foru Exekutiboak.

Maria Solana Gobernu nafarraren bozeramaileak ostiralean esan zuenez, Iruñean antolatu duten ekitaldia "ez da omenaldia izango" eta haserrea eragin du hainbat sektoretan. "Agerikoa eta publikoa da" batzuei ez zaiela gustatu eta "sektore askok gaitzetsi dutela", adierazi zuen Solanak. Hori dela eta, "nork bere argudioak helarazi ditu, joango diren ala ez azaltzeko", gaineratu zuen.

Batetik, UPN eta PPN alderdietako ordezkariak ez dira bertan izan, iragarri zutenari jarraikiz. Bestetik, Poliziaren Sindikatu Profesionalak (SPP, gaztelerazko sigletan) eta Dignidad y Justicia elkarteak ekimena debekatzea eskatu zuten, terrorismoa goratzen zuela argudiatuta. Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak, ordea, baztertu egin zuen eskaria.

Solanak azpimarratu zuenez, Uxue Barkos Nafarroako presidenteak parte hartu du, Foru Gobernuak antolatutako ekitaldi instituzionala izan baita, ez sektore, kolektibo edo elkarte jakin batek deitutakoa.

Horrez gain, bozeramailearen esanetan, "legearen baitan dagoen ekitaldia da", garatzeko eta betearazteko betebeharra duen legearen baitan, alegia.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Albisteak Nafarroa Uxue Barkos bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Nafarroako Gobernua Polizia indarkeriaren kasuak