Politika -

Auzitegi Nazionala

Epaileak baimendu egin du poliziaren biktimen omenaldia Nafarroan

Nafarroako Gobernuak poliziaren eta eskuin-muturreko taldeen biktimak oroitzeko antolatu duen ekitaldia debekatzeko arrazoirik ez dagoela ebatzi du Auzitegi Nazionalak.

Homenaje a Berroeta
Homenaje a Berroeta
Nafarroak Poliziaren gehiegikerien biktimak omendu ahal izango ditu

1:11

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak polizia gehiegikeriaren eta eskuin-muturreko taldeen biktimak oritzeko antolatu duen ekitaldia baiendu du Auzitegi Nazionaleko magistratuak, ekitaldi hori debekatzeko arrazoirik ez dagoela arrazoituta.

Gauzak horrela, Poliziaren Sindikatu Profesionalak (SPP, gaztelerazko sigletan) omenaldia debekatzeko aurkeztutako helegitea bertan behera utzi du epaileak. Larunbat honetan egingo duten ekitaldian segurtasun indarrak eskuin-muturreko taldeekin parekatuko dituztela salatu zuen elkarte horrek.

Dena dela, epaileak ez du ekitaldia debekatzeko arrazoirik aurkitu, ekitaldi horrek ez baitu terrorismoaren gorapenik suposatzen.

Javier Esparza UPNko bozeramaileak eta Ana Beltran Alderdi Popularreko bozeramaileak jakinarazi dutenez, ez dute ekitaldi horretan parte hartuko, omenaldia “orokorregia” delako.

Ildo horretatik, Javier Esparza UPNko bozeramaileak biktima guztiak ekitaldi berean batzea deitoratu du. Era berean, herritarrek ezin dutela jakin nor omenduko duten gaineratu du.

Beste alde batetik, Koldo Martinez Geroa Baiko bozeramaileak alderdi horren jarrera guztiz kontraesankorra dela esan du. Irailean, omenaldia egiteko alde bozkatu zutela gogoratu die UPNko ordezkariei, eta orain kexaka datozela leporatu die.

Arrazoi horregatik, Nafarroako Parlamentuak onartutako legea bete eta polizia gehiegikeriaren eta eskuin-muturreko taldeen biktimak oritzeko ekitaldia egingo duela esan du Gobernuak. Ondorioz, Parlamentuak onartutako legea errespetatu nahi ez duen galdetu dio UPNri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Albisteak Alderdi Popularra UPN Nafarroa gaur Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Nafarroako Gobernua Nafarroako Parlamentuko albisteak Polizia abusuen biktimak