Politika -

VISTALEGRE II

Podemoseko biltzarrak gaur iragarriko du idazkari nagusiaren izena

155.000 jarraitzailek eman dute botoa, Podemosen izena emandako 450.000 pertsonetatik. Bozketa atzo itxi zuten, 20:00etan.

Podemosek tirabiretan murgilduta ekingo dio Vistalegre II biltzarrari. EFE.
Podemosek tirabiretan murgilduta ekingo dio Vistalegre II biltzarrari. EFE.
Batasunaren aldeko ohiuak eta aldarriak Podemosen batzarrean

1:44

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Podemosen Hiritarren Biltzarra gaur amaituko da Madrileko Vistalegre Jauregian; hala, militanteek Pablo Iglesiasen eta Iñigo Errejonen inguruan hartutako erabakia ezagutaraziko dute. Bihartik aurrera, biek bete beharko dute egitura berrian integratzeko egindako zina.

Ordu erdiko atzerapenarekin hasi zen atzo, 11:30 inguruan, Podemosen biltzarra, Madrileko Vistalegre jauregian. Pablo Iglesias alderdi moreko idazkari nagusia eta Iñigo Errejon idazkari politikoa izan dira, zalantzarik gabe, protagonista nagusiak. Alderdia batzarrera zatituta iritsi den arren, batasunaren aldeko oihuekin hasi zuten ekitaldia bi buruzagiok eta bertan bildutako milaka jarraitzailek.

Pablo Iglesias

Pablo Iglesias izan zen hitza hartzen lehena. "Nor bere baitan biltzeak eta zatiketak" etsaiari bakarrik egiten dietela mesede esan zuen.

Podemoseko buruak aitortu zuen "akats asko" egin dituztela, baina kongresu honek "anaitasun eta inteligentzia" eredu izan behar duela.

"Inork ez zuen esan erraza izango zenik. Hemen jarraitzen dugu, irabazteko prest, eta Gobernu okerrari aurre egiteko, prest", esan zuen.

PODEMOS IGLESIAS EFE

Pablo Iglesias. Efe

Jatorria

Bere mintzaldian adierazi zuen mezu nagusia izan zen alderdi moreak ez duela ahaztu behar zein den euren jatorria, eta ez dutela "alderdi zaharrekiko" antzekotasunik izan behar

"Ezin dezakegu ahaztu nor garen, ezin dezakegu euren antzik izan, ezta aldareetan ere", ohartarazi zuen. Dena den, onartu egin zuen Legebiltzarrean egotea "garrantzitsua" dela, baina, azpimarratu zuenez, ohiko alderdiekiko hurbiltasun horrek ezin diezaieke begien bistatik kendu eurak "jendearen" antza izan behar dutela.

"Ezkertiarra naiz"

Testuinguru horretan, Iglesiasek PP eta PSOE parekatu zituen: "Ni ezkertiarra naiz, baina ez dut sinesten PP eskuinean eta PSOE ezkerrean kokatzen duen demokrazia parlamentarioa, bata zein bestea eliteen proiektuen ordezkariak baitira".

Ondoren, Podemoseko eserlekuak euren titularrenak ez direla esan zuen, "baizik eta jendearenak", eta "kontratu sozial" berria lortzeko deia egin zuen, Trantsizioa behin betiko amaitutzat jotzeko, egungo Espainiak, garai hartakoak ez bezala, "ez du beldurrik".

Astelehenetik aurrera, "lelokeriarik ez"

"Astelehenetik aurrera lelokeriatarako gogoak kendu behar zaizkigu", ohartarazi zuen. Azpimarratu zuenez, "hauteskundeetako garaipenak ez dira nahiko, garaipen sozialak erdiestea ere beharrezkoa da, herria eraiki behar da gaur bertatik hasita".

Iñigo Errejon

Iñigo Errejon Podemoseko idazkari politikoak alderdiaren batasunaren aldeko alderdia egin zuen bere hautagaitza defendatzerako garaian. Bere esanetan, astelehenetik aurrera "Podemos gehiago egongo da, elkartuagoa eta sendoagoa".

Vistalegre Ieko biltzarretik gaurkora egindako ibilbidea errepasatu zuen, eta erakundeetan egindako lana nabarmendu, bertan "asko" lortu baitzuten; izan ere, kultura politikoa aldatzea lortu omen zuen "alderdi zaharrak" alderdi morearen antza izaten saiatzen ari baitziren.

PODEMOS ERREJON EFE

Iñigo Errejon. Efe

Errejonek gogora ekarri zuen duela bi urte baino gehiago alderdi tradizionalen "akats" berak ez egiteko xedea ezarri ziotela euren buruei, eta baita instituzioak jendartearentzat berreskuratzeko "gogor" borrokatuko zirela.

Horrela, PP kritikatu zuen. Popularrak ere asteburu honetan ari dira egiten euren alderdiko biltzarra, eta Errejonek leporatu zien euren topaketako eztabaida nagusia dela alderdiko logotipo berrian "kaio bat edota txenada bat" agertzen den zehaztea. Bere esanetan, ordea, hobe lukete "espainiarrei barkamena eskatu" ustelkeriarengatik eta horrenbeste kalte eragin duen Gobernuaren kudeaketagatik.

Ciudadanosen aurkako hitzak ere izan zituen. Alderdi laranjak joan zen asteburuan izan zuen biltzarra, eta, Errejonen hitzetan, hizpide nagusi gisa Albert Riverak bere diskurtsoetan Adolfo Suarezen hitzen aipuak egiten jarraitu behar ote duen ala ez izan zuten. Horrez gain, "Kadizko liberalen" oinordekoak direla esateko "lotsarik ez dutela" salatu zuen.

Sozialistei leporatu zien Podemos etsaitzat ikustea, eta ez prekarietatea, PPren Gobernu "bidegabea" edota bi milioi familiatik gabe inolako babes gabe egotea.

Miguel Urban

Bere aldetik, Miguel Urban eurodiputatua eta "Podemos mugimenduan" zerrenda antikapitalistako buruak bereganatu zituen biltzarrean bildutako jendearen txalo eta animo oihu gehienak. Batasunaren alde egitera deitu zuen berak ere, eta Podemosen sinesten duen jendeari "hutsik ez egitera".

Bere mintzaldian zehar ohartarazi zuenez, "ezinbesteko bakarrak Podemos eraiki duten militanteak" dira, alderdia bankuei dirurik eskatu gabe finantzatzea lortu baitute, besteak beste.

PODEMOS MIGUEL URBAN EFE

Miguel Urban. Efe

"Zarata eta ikuskizun asko izan dugu azken egun hauetan. Horrek ideien eztabaida estali ahal izan du, eta ez dugu horrelakorik merezi", abisatu zuen.

Urbanek garbi utzi zuen ez dagoela "barne etsairik, baizik eta alderdikideak", etsaiak Vistalegretik kanpo baitaude, eta "boteretsuak dira".

Gutxiengoen hautagaitzak penagarritzat jo du emandako irudia

"Podemos lantaldean" gutxiengoen hautagaitzak penagarria iruditzen zaio Iglesias eta Errejonek azken asteetan emandako liskarraren irudia, eta proiektua "oinarrietatik" eraikitzea eskatu zuen.

Plataformako bozeramaile den Miguel Martin Velazquezek azaldu zuenaren arabera, laugarren hautagaitza hori aurkezteko arrazoia da "baketutako eta barne liskarretatik aldendutako" Podemos bat egoteko dagoen beharrizana.

Zerrenda duela hilabete eratu zen, "Podemosen inguruan ematen ari ziren irudi tamalgarri eta etsigarriaren aurrean", arrazoitu zuen Velazquezek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Espainia bideoak Pablo Iglesias albisteak Alderdi politikoak berriak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Podemos Euskadiko Podemos-eko albisteak Podemos Ahal Dugu Nafarroa