Politika -

KONGRESUA

PSOEk ekainaren 17an eta 18an egingo du Kongresu Federala

Pedro Sanchezek dimisioa eman eta hiru hilabetera, PSOEren Batzorde Federala bilduta dago, 2017ko egutegi politikoa erabakitzeko.

Idoia Mendia, gaur, Madrilen. EFE.
Idoia Mendia, gaur, Madrilen. EFE.
Idoia Mendia, gaur, Madrilen. EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSOEren 39. Kongresu Orokorra ekainaren 17an eta 18an egitea onartu du alderdiaren batzorde federalak, gaur, Madrilen egindko bileran. Kritikoek Kongresua apirilean egitea nahi zuten, baina horien proposamena ez da aurrera atera, azkenean.

Pedro Sanchezek dimisioa eman eta hiru hilabetera, PSOEren Batzorde Federala bildu da, Madrilen, Ferrazeko egoitzan, 2017ko egutegi politikoa erabakitzeko eta 39. Kongresuaren data erabakitzeko.

Bilerara sartu aurretik, hainbat buruzagi sozialistak hedabideen aurrean hitz egin dute. Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak onartu du nahiago zuela Kongresua apirilean egitea, alderdiak "lehenbailehen gidaritza argi" bat izatea ezinbestekoa delako, bere iritzian.

Patxi Lopezek laster erabakiko du idazkari nagusi izateko hautagaitza aurkeztu ala ez

Patxi Lopez lehendakari eta Kongresuko presidente ohiak laster erabakiko du maiatzean egingo duten barne-hauteskundeetan PSOEren idazkari nagusi izateko hautagaitza aurkeztuko duen ala ez.

Hori baieztatu dute Lopezen gertuko zenbait iturrik. Erabakia edozein izanda ere, publikoki eta argi eta garbi esango duela adierazi dute. Baliteke "hamabost egun barru" erabakiaren berri izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PSOE Idoia Mendia Pedro Sánchez argazkiak PSE-EE albisteak Albisteak Gaur Albisteak