Politika -

RADIO EUSKADI

Egibar: 'Puzzleko piezak falta dira, EAJk manifestazioa babesteko'

ETAren eta ezker abertzalearen autokritika, besteak beste, ezinbesteko 'piezak' dira EAJ modu ofizialean presoen eskubideen aldeko manifestazioan egoteko, Egibarrek Radio Euskadin zehaztu duenez.

Joseba Egibar, Radio Euskadin. EiTB.
Joseba Egibar, Radio Euskadin. EiTB.
Joseba Egibar, Radio Euskadin. EiTB.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Egibar EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak uste du "neurri zehatzak" bultzatu behar direla, Diputatuen Kongresuan, batez ere, ETAren presoak hurbiltzeaz gain, salbuespenezko kartzela-politika bukatzeko. Gainera, "puzzlean piezak falta direla" uste du, ETAren eta ezker abertzalearen autokritika, besteak beste, jeltzaleek ofizialki presoen aldeko manifestazioan parte har dezaten.

Radio Euskadiko El Parlamento en las Ondas tertulian esan duenez, "EAJk ez du presoen aldeko martxan alderdi gisa parte hartuko", baina presoak hurbiltzearen eta sakabanaketa amaitzearen alde daude jeltzaleak.

Zentzu horretan, Egibarrek aipatu du "jeltzaleek kartzela-politikaren salbuespen-izaera" gaitzesten dutela, eta preso gaixoei kartzela-araudia malguki ezarri behar dela defendatu du. Halaber, "presoen senitartekoak bidegabeki zigortzearen aurka gaude", gaineratu du.

Autokritika

Dena den, "ETAk autokritika egin behar duela" ere azpimarratu du Egibarrek Radio Euskadin: "erantzukizuna ezin die presoei utzi". Horrez gain, "ezker abertzaleak gauza bera egin dezakeela" esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak PNV-EAJ Presoak Alderdi politikoak albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea