Politika -

Manifestazioa Bilbon

ETAko eta GALeko hainbat biktimak U-14ko martxarekin bat egin dute

Bilbon agerraldia egin dute Sarek deitutako mobilizazioarekin bat egiteko eta parte hartzeko deia egiteko.

Rosa Rodero da urtarrilaren 14ko Bilboko manifestazioarekin bat egin duenetako bat. Artxiboa: EiTB
Rosa Rodero da urtarrilaren 14ko Bilboko manifestazioarekin bat egin duenetako bat. Artxiboa: EiTB
Rosa Rodero da urtarrilaren 14ko Bilboko manifestazioarekin bat egin duenetako bat. Artxiboa: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAko eta GALeko hainbat biktimak bat egin dute urtarrilaren 14an, Bilbon, euskal presoen eskubideen alde egingo den manifestazioarekin. Mobilizazioarekin bat egin dutenetako bi dira Rosa Rodero ETAk 1993an hil zuen Joseba Goikoetxearen alarguna eta Carmen Galdeano GALek 1985an hil zuen Xabier Galdeanoren alaba.

Euskal gizarteko arlo ezberdinetako hainbat pertsona ezagunek babestu dute Sarek urtarrilaren 14rako deitutako manifestazioa, eta gaur goizean Bilbon agerraldia egin dute parte hartzeko deia egiteko. Beste behin, presoen eskubideen urraketa eta dispertsioa salatuko dituzte urtarrileko mobilizazioan.

Gaurko agerraldian Rosa Roderok eta Carmek Galdeanok hitz egin dute guztien izenean. Herritarrei, erakundeei eta alderdi politikoei manifestazioarekin bat egiteko deia egin dute, presoen giza eskubideak ere errespeta daitezen "bakea eta elkarbizitzako eszenatokia helburu".

"Gure herriak pairatu dituen indarkeria mota ezberdinen biktimak gara; lehen pertsonan pairatu dugu eta horregatik ez dugu guk sufritu duguna beste inork sufritzerik nahi", adierazi dute Roderok eta Galdeanok euskaraz eta gazteleraz irakurri dute oharrean.

Halaber, euskal presoen sakabanaketarekin amaitzeko eskatu dute, horien esanetan, "mendeku politika" bati erantzuten diolako eta konfrontazioan azpimarra jartzeaz gain, elkarbizitzan pausoak ematea eragozten duelako.

Horrenbestez, datorren asteko manifestazioan parte hartzeko deia egin dute, "sufrimenduari atea ixteko eta itxaropenari eta elkarbizitzari atea irekitzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Bilboko azken albisteak Gaurko albisteak Bizkaia EAE albisteak Presoak argazkiak ETA Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Azken ordukoa protestak Terrorismoaren Biktimak Gaur GAL albisteak