Politika -

Ministroen Kontseilua

Rajoyren Gobernuak zergak igo ditu 7.500 milioi euro gehiago biltzeko

Madrilek Sozietateen gaineko Zerga eta alkoholaren eta tabakoaren gaineko zergak igoko ditu. Gainera, azukredun freskagarriei eragingo dien zerga berri bat sortuko du.

Ostiraleko Ministroen Kontseilua. Argazkia: EiTB
Ostiraleko Ministroen Kontseilua. Argazkia: EiTB
Gobernuak 8.000 milioi euro gehiago jaso nahi ditu, neurriei esker

1:29

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak zergak igoko ditu 7.500 milioi euro gehiago biltzeko hurrengo urtean, Ministroen Kontseiluaren bilera amaitutakoa Cristobal Montoro Ogasun eta Funtzio Publikoko ministroak azaldu duenez.

Gobernuak Sozietateen gaineko Zerga, alkoholarena eta tabakoarena igoko ditu. Gainera, azukredun freskagarriei eragingo dien zerga berri bat sortuko du eta ingurugiro zergaren erreforma bat onartuko du.

Montorok zehaztu duenez, Sozietateen gaineko Zergaren, alkoholaren eta tabakoaren igoera errege dekretu bidez onartu dute, Gobernuak abenduaren 15ean berretsiko du eta, beraz, hilabete honen erdialdean indarrean sartuko da.

Sozietaeen gaineko Zergan egindako aldaketari esker, Gobernuak 4.300 milioi euro gehiago biltzeko asmoa du Ogasunak, eta alkoholaren eta tabakoaren igoeragatik, berriz, 350 milioi euro gehiago.

Tabakoaren gaineko zergari dagokionez, zigarroena % 2,5 igoko da eta biltzeko tabakoarena, berriz, % 6,8. Alkoholaren kasuan, gradu handieneko edarien gaineko zerga % 5 igoko zaie, baina zerbezarena eta ardoarena bere horretan geldituko da.

Rajoyren Gobernuak beste 200 milioi euro gehiago bildu nahi ditu azukredun edariei ezarritako zergari esker. Talde parlamentarioekin adostu eta lege proiektu bidez onartu nahi du zerga berria Gobernuak eta, hori dela eta, Montorok ez du zehaztu zerga hori zenbatekoa izango den. Dena den, Osasunaren Mundu Erakundeak % 20ko zerga ezartzea proposatzen du.

Zerga iruzurrari aurre egiteko asmoz, esku dirutan ordaindu daitekeen gehienezko kopurua 2.500 eurotik 1.000 eurora jaistea onartu du Espainiako Ministro Kontseiluak. Gainera, 60.000 enpresa inguru BEZaren fakturaren berri unean bertan ematera behartuko ditu. Sistema berri hori datorren urtearen erdialderako guztiz operatibo egotea espero du.

Halaber, Espainiako Gobernuak 118.337 milioi euroan jarri du gastu muga eta, Montororen esanetan, horrek hurrengo urtean defizita % 3,1 murriztea ahalbidetuko dio.

Bestalde, Espainiako Ministroen Kontseiluak gutxieneko soldata % 8 igotzea ere onartu du, 655,2 eurotik 707,6 eurora.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Espainiako Gobernua bideoak Espainia albisteak Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Eguneko albisteak Zergak gaur