Politika -
Auzitegiak
Emilie Martinen kontrako euroagindua baztertu du Frantziak
Auzitegi Nazionalak egindako eskaera errefusatu du Paueko Auzitegiak.
EITB.eUS
Paueko Apelazio-Auzitegiak baztertu egin du Emilie Martinen kontrako euroagindua, eta, horrenbestez, ez dute espainiaratuko.
Berria eta Naiz egunkariek jakinarazi dutenez, Fiskaltzak emandako argudioak ontzat eman ditu Auzitegiak. Frantziako prokuradoreak nabarmendu zuenez, Auzitegi Nazionalak Martini egotzitakoak "zehaztu gabeak" ziren.
Herrirako kide da Martin (Frantziako Estatuan legezko erakundea), eta horregatik erakunde armatuko kide izatea leporatu zion Auzitegi Nazionalak.
Apelazio-Auzitegiak, ordea, argudio horiek errefusatu, eta zuberotarrari ezarritako badaezpadako neurriak bertan behera utzi ditu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea