Politika -

AUZITEGI NAZIONALA

'Naparra'ren kasuko ikerketa berriro zabaltzeko eskatu du Fiskaltzak

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak idatzi bat igorri dio Ismael Moreno instrukzio epaileari, 'Naparra'ren desagerketari eta hilketari buruzko 'informazio garrantzitsua' aurkitu duela sendiak esanez.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Miguel Etxeberria Alvarez Naparraren desagertzea eta hilketa argitzeko ikerketa berriro abian jar dezala eskatu dio Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Ismael Moreno epaileari, Naparraren sendiak joan den astean egindako eskariari erantzunez.

Naparra 1980ko ekainaren 11n desagertu zen, eta haren bahiketa eta hilketa Batallon Vasco Españolek hartu zituen bere gain. Etxeberria familiak haren auzia berriz irekitzea eskatu zien Fiskaltzari eta Auzitegi Nazionalari, informazio berria duela argudiatuta.

Sendiaren arabera, "Estatu terrorismoari" eta halako ekintzak egin zituztenei lotutako "isilpeko iturri batek" jakinarazi zien Naparraren gorpua Mont-de-Marsan inguruan zegoela lurperatuta.

Orain, Javier Zaragoza Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak, idatzi baten bidez, Moreno epaileari adierazi dio familiak emandako informazioa "garrantzitsua" dela, eta kasua berriro zabaltzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Espainia Frantzia Alderdi politikoak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa