Politika -

Gipuzkoa

Itsaso Ezkiotik banandu eta Gipuzkoako 89. udalerria bihurtuko da

Ezkiotik banatzearen aldeko iritzia aise gailendu da gaur egindako herri-galdeketan, % 74k egin baitu horren aldeko hautua.

Ezkio-Itsaso. Argazkia: Jose Antonio Redondo
Ezkio-Itsaso. Argazkia: Jose Antonio Redondo
Itsaso Gipuzkoako 89. udalerria izan liteke gaur

1:15

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igande honetan herri-galdeketa egin dute Itsason, Ezkiotik bereizi eta udalerri berria sortu ala ez erabakitzeko. 140 itsasoar zeuden botoa ematera deituta gaurko galdeketan, eta 119 bertaratu dira. Horietako %74k banaketaren alde bozkatu dute; hortaz, 50 urteren ondotik, Itsaso Gipuzkoako 89. udalerria izango da hemendik aurrera. Honako hauek izan dira emaitzak: BAI 88; EZ 26; Zuriak 4; Baliogabeak 1.

Gaur egun, bi guneek Ezkio-Itsaso herria osatzen dute, Gipuzkoan, 1965an elkartu egin behar izan baitzuten Frankoren aginduz, bien artean 10 kilometroko distantzia egon arren.

Espainiako Gobernuaren Ordezkaritza kontsulta galarazten saiatu da, baina Donostiako Epaitegiaren ebazpenak galdeketa debekatzerik ez dagoela adierazi du, Gipuzkoako Foru Aldundiak deialdia legearen arabera egin duelako eta horretarako eskumena duelako.

Kontsulta Itsason izan da, 09:00etatik 20:00etara. Hautetsontzian sartzeko txartelez gain, udalerri bat osatzeko beharrezkoak diren baldintzen inguruko informazioa izan dute eskura hautesleek, baita herri berriak izango lituzkeen ezaugarriak ere.

Hori horrela, 2019an udal hauteskunde berriak egin bitartean, gestora batek kudeatuko du Itsaso, eta, horrenbestez, 2011n abiatutako prozesua bukatuko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Euskal herriak Albisteak Gipuzkoa Eguneko albisteak Eguneko albisteak Goierri eskualdea