Politika -

Biktimak

Gerra Zibileko gudari baten gorpuzkiak atera dituzte hobitik Artxandan

Gorpua oso kaltetuta dagoela eta, oso zaila izango dute norena den identifikatzea.

Artxanda
Artxanda
Gerra Zibileko beste gorpu baten arrastoak aurkitu dituzte Artxandan

1:15

Aner Murua | Eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gerra Zibileko gorpu baten arrastoak atzeman ditu Artxandan, San Roque ermitatik gertu, Aranzadi elkarteak, larunbat honetan.

Gorpua oso kaltetuta dagoela eta, oso zaila izango dute identifikatzea. Lepauztaia, tibia eta humeroa atzeman dituzte soilik. Trintxera bide erdian zegoen, eta ibilgailuen joan etorriak kaltetu egin ditu aurkitutako gorpuzki atalak.

Balen zorroak alemanak dira, eta kokapenagatik susmoa da Bilboko Burdinazko Gerrikoan borrokatzen ari zen gudari batenak izan daitezkeela aurkitutako arrastoak. 1937ko ekainean, tropa faxisten heltzea atzeratzen saiatu ziren hiru euskal batailoi Artxandan ezarri baitziren, Bilbo ebakuatu bitartean.

Gaur, lehenengoz, justizia ordezkari bat izan da gorpua hobitik ateratzeko lanak jarraitzen; izan ere, bertan izan da Juan Calparsoro Euskal Autonomia Erkidegoko fiskal nagusia, eta inpunitatearekin amaitzeko konpromisoa agertu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Bilbo berriak Azken ordukoa Bizkaia EAE Gizartea albisteak Gaurko titularrak Albisteak Frankismoa albisteak Gerra Zibileko biktimak Gogora Institutua gaur Artxanda Aranzadi Zientzia Elkartea gaur