Politika -
INBESTIDURA
Rajoy eta Sanchez Kongresuan elkartuko dira astelehenean
Mariano Rajoy PPko buruzagi eta Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak bilera egingo dute astelehenean, 13:00etan, Espainiako Diputatuen Kongresuan, bi alderdietako iturriek jakinarazi dutenez.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Mariano Rajoy PPko buruzagi eta Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak bilera egingo dute astelehenean, 13:00etan, Espainiako Diputatuen Kongresuan, bi alderdietako iturriek jakinarazi dutenez.
Alderdi Popularrak eta Ciudadanosek inbestidurarako akordioa itxi dute eta gaur eguerdian sinatu dute ituna Espainiako Diputatuen Kongresuan bi alderdiek Kongresuan dituzten bozeramaileek, Rafael Hernandok (PP) eta Juan Carlos Girautak (Ciudadanos). Aurrez, 12:30ean, Mariano Rajoy PPko buruzagi eta jarduneko Espainiako Gobernuko presidenteak eta Albert Rivera Ciudadanoseko burua beren negoziazio taldeekin elkartu dira bi alderdien arteko ituna berresteko.
Behin akordioa lortuta, Ciudadanoseko 32 diputatuek Mariano Rajoyren aldeko botoa emango dute abuztuaren 30ean hasiko den inbestidura saioan; alabaina, hautagai 'popularrak' ez du oraingoz babes nahikorik presidente aukeratua izateko. Hori dela eta, Alderdi Sozialistari begira jarri dira biak eta bihar bilera egingo du Rajoyk Pedro Sanchezekin. 13:00ean jarri dute hitzordua. Rajoyk Sanchezen abtentzioa bilatuko du.