Politika -
Espetxetik ateratzea
Elena Beloki aske geratu da, espetxean 8 urte eta erdi eman ostean
2007an kondenatu zuten, ezker abertzalearen hainbat erakunderen aurka egin zen 18/98 auziaren barruan.
Agentziak | Erredakzioa
Elena Beloki aske geratu da ostiral honetan, zigorra betetzen ari zen Villenako (Alacant) presondegitik atera eta gero. Zortzi urte eta erdi igaro ditu espetxean, presoen senideen Etxerat elkarteak jakinarazi duenez.
Belokiri 13 urteko espetxealdia ezarri zioten 2017an, talde-terroristako kide izatea egotzita (ETAren nazioarteko aparatuaren komunikazio-arduradun gisa), ezker abertzalearen hainbat erakunderen aurka egin zen 18/98 auziaren barruan.
Handik hil batzuetara behin-behineko askatasunarekin atera zen Langraiz Okako (Araba) espetxetik, 6.000 euroko fidantza ordaindu ondotik, osasun-tratamendu bat jasotzeko.
Horren ostean, berriz ere espetxeratu egin zuten gainerako zigorra betetzeko; kasu horretan Villenako espetxean.