Politika -
Legearen onarpena
Jaurlaritzak polizia-biktimen legearekin kolaboratzea eskatu dio Madrili
Ziurtatu duenez, Estatuak erantzukizun 'handia' dauka gehiegikeria polizialak jasan dituzten biktimen aitortzan.
agentziak | Erredakzioa
Jonan Fernandez Bake eta Bizikidetza idazkari nagusiak Madrilgo Gobernuari polizia gehiegikerien biktimen legearen garapenarekin "kolaboratzeko" deia egin dio; izan ere, Estatuak erantzukizun “handia” dauka gehiegikeria polizialak jasan dituzten biktimen aitortzan.
Fernandez, kazetariei Eusko Legebiltzarrean egin dizkien adierazpenetan, pozik agertu da Polizia Gehiegikerien Biktimen Legea onartu delako ostegun honetan EAj eta PSEren aldeko babesarekin, EH Bilduren abstentzioarekin eta PP eta UPyDren kontrako bozekin.
Bere mintzaldian, Bake eta Bizikidetzako arduradunak Gobernu zentralak legea errekurritzearen gainean egindako ohartarazpenak izan ditu hizpide.
Hori horrela, testuaren segurtasun juridiko ezari buruz PPren kritikei erantzunez, Fernandezek ziurtatu du arazoa ez dela izaera "juridikoa", baizik eta "botere baliabideak izanda, biktima horiei aitormenik egin nahi ez diotenen jarrerak".
Dena den, Gobernu zentralari lege horren helburuekin kolaboratzeko deia egin dio, "erantzukizun handia baitauka indar polizialen biktimei aitortza eta ordaina" emateko garaian.
"Diskriminaziorik gabe"
Bestalde, Jonan Fernadezek baieztatu du Legebiltzarrean onartutako testuak “printzipio etiko” bati erantzuten diola, eta nahiz eta ez den lehen eta azken urratsa bai dela aurrerapauso nabarmen bat pertsona horiei ordaina emate aldera.
Gainera, legearen ziurtasun juridikoa "goi-mailako aditu inpartzialek" egiaztatu dutela azaldu du. Alabaina, Fernandezek onartu egin du testuarekin hasitako bidea ez dela zailtasunez libre egongo.
Bere aburuz, ostegun honetan onartutako neurriak bat datoz biktima batzuen eta besteen arteko "berdintasun eta diskriminaziorik ezaren" konpromisoarekin. Aldi berean, Fernandezek espero du legeak lagundu egingo duela Euskadiko "bizikidetzaren normalizazioan".